Chinchilla jenerala kalea (Iruñea)

Chinchilla jenerala kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Lehen Zabalguneko kale bat da.


Chinchilla jenerala kalea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Izena

Izena José Chinchilla (1839-1899) espainiar ministro, militar eta senatariaren omenez darama.

Kokapena

Navas de Tolosa kalean hasi eta Armada etorbidean amaitzen da, Iruñeko zitadelaren iparraldeko atea parez-pare duela, tartean Aita Moret kalea zeharkatzen du.

Kalea

Kalea hau nahiz gunea XIX. mendearen amaieraldera Lehen Zabalgunea eraiki zenetik espainiar militarren eraikinen eta etxebizitzen eremua izan da, ondorioz kale honetan Espainiako Denfetsa Ministerioa eta Gobernu Militarreko eraikina (Baluarte jauregiaren alboan), eta Espainiako Polizia Nazionalaren Nafarroako Goi Ordezkaritzaren egoitza daude.

Bestalde, kale honetan Nafarroako Merkataritza Ganbera eta Iruñeko Mankomunitateko Zerbitzuen egoitza ere badaude.

Ondarea

Kale honen bi alboetan hainbat leku nabarmen daude:


Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.