Chiloé uhartedia
Chiloé uhartedia edo Chiloé artxipelagoa[1] (gaztelaniaz Archipiélago de Chiloé) Txileko hegoaldean dagoen uhartedi bat da. Administratiboki Chiloé probintzian kokatzen da (salbuespena uhartedi horretako Palenako probintziako Desertores uharteak dira). Uhartedian, Chiloé Parke Nazionala dago.
Chiloé uhartedia | |
---|---|
Bertako izena | Archipiélago de Chiloé |
Geografia | |
Kokapena | Chiloé uhartedia Chiloé uhartedia (Txile) |
Uhartedia | Chiloé uhartedia |
Azalera | 9181 km² |
Politika | |
Herrialdea | Txile |
Probintzia | Chiloé probintzia eta Palenako probintzia |
Hiri populatuena | Castro |
Hiri populatuenaren biztanleria | 29.148 |
Gizartea | |
Biztanleria | 154.766 |
Uharte eta uharte txiki ugariz osatuta dago: handiena Chiloeko uharte handia da. Denera 9181 km²-ko azalera du; 2002ko erroldaren arabera, 154.766 biztanle zituen. Hiriburua Castro da, hiririk populatuena.
Uhartedia 10 komunetan banaturik dago: Ancud, Castro, Chonchi, Curaco de Vélez, Dalcahue, Puqueldón, Queilén, Quellón, Quemchi eta Quinchao.
Iruditegia
- Chiloé Parke Nazionala.
- Achao.
- Achaoko eliza.
- Chiloéko etxeak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.