Txile

Txile Hego Amerikako estatua da, Ozeano Bareko kosta zerrenda luzea hartzen du Andeen eta itsasoaren artean. Muga luzea du Argentinarekin ekialdean; ipar-ekialdean, Boliviarekin; eta iparraldean, Perurekin. Txileko lurraldeak ozeano Bareko Juan Fernández, Salas y Gómez, Desventuradas, eta Pazko uharteak barne hartzen ditu. Txilek Antartikako 1.250.000 km² aldarrikatzen ditu, nahiz eta aldarrikatzen duen guztiak Itun Antartikoaren azpian egon.

Txileko Errepublika
República de Chile
Ereserkia: Himno Nacional de Chile
Goiburua: Por la Razón o la Fuerza
("Arrazoiaz edo Indarraz")

Txileko bandera

coat of arms of Chile (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaSantiago
33°26′15″S 70°39′0″W
Azalera756.102 km² (38.)
Punturik altuenaOjos del Salado (6.893 m)
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaHego Amerika
MugakideakArgentina, Bolivia eta Peru
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika presidentzialista demokratikoa
Txileko lehendakariaGabriel Boric
Txileko lehendakariaGabriel Boric
LegebiltzarraNational Congress of Chile (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria19.458.000 (2021) (60.)
2.084.169 (2017)
Dentsitatea25,73 bizt/km² (153.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,761 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak167.350 (2015)
Bizi-itxaropena79,522 (2016)
Giniren koefizientea44,9 (2020)
Giza garapen indizea0,855 (2021)
Ekonomia
BPG nominala277.075.944.401,94 $ (2017)
27.039.763.480,888 (2016)
BPG per capita15.046 $ (2017)
1.248 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa446.805.849.895 nazioarteko dolar (2017)
30.794.198.100 (2016)
BPG per capita EAPn24.747,307 nazioarteko dolar (2017)
1.519,09 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala1,6 % (2016)
Erreserbak38.981.539.753 $ (2017)
−1.511.752.743 (2016)
Inflazioa2,8 % (2016)
−1,6 (2015)
Historia
Sorrera data: 1810eko irailaren 18a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+56
ISO 3166-1 alpha-2CL
ISO 3166-1 alpha-3CHL
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Type L (en) Itzuli
Internet domeinua.cl
thisischile.cl…

Hiriburua Santiago da, eta bigarren hiria eta portu nagusia, Valparaíso.

Atacamako basamortuak, Txileko iparraldean, aberastasun handiko mineralak dauzka, nagusiki kobrea. Area txikiak biztanleria eta nekazaritzako baliabideak menperatzen ditu, eta zentro kultural eta politikoa da. Txile 19. mendearen bukaeran iparraldeko eta hegoaldeko eskualdeak gehitu ziren. Iparraldeko Txile baso eta larreetan aberatsa da, eta sumendi eta lakuak dauzka. Hegoaldeko kostaldea fiordo, itsasadar, ubidezko labirinto bat da, penintsula eta uharteak bihurrituz.

Espainiak XVI. mendearen erdialdean Txile konkistatu eta kolonizatu egin zuen, iparraldeko eta erdialdeko Txilen Inken agintea ordezkatuz.

Gaurko Txile Hego Amerikako nazio oparo eta egonkorrenetariko bat da. Latinoamerikako nazioan giza garapena, lehiakortasuna, per capita, globalizazioa, bakea, askatasun ekonomikoaren egoera, eta ustelkeri pertzepzio baxua sailkaturik daude. Txile Nazio Batuen kide da. Baita ere Hego Amerikako Nazioen Batasuna eta Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Komunitateko partaide da.

Klima

Txileko klima munduko basamortu lehorrenetariko bat du bere iparraldean - Atacamako basamortua, alegia.- Zentroan klima mediterraniar baten bidez, hezetasun subtropikala Pazko uhartean, klima ozeaniko batera, ekialde eta hegoaldean altear tundrak eta glaziarrak barneratuta. Herrialde gehienetan lau urtaroak daude: uda (abendutik otsailera), udazkena (martxoatik maiatzera), negua (ekainatik abuztura), eta udaberria (irailetik azarora).

Geografia

Datu orokorrak

Mapa topografikoa

Txilek zerrenda estu baten itxura du, ipar-hego 4.200 km dituena, Andeak eta Ozeano Barearen artean. Zabalera handiena 440 km da eta estuena, 90 km. Sumendi ugari ditu eta lurrikara gunean dago, Pazifikoko Gerrikoan, Nazca Plakaren subdukzioaren gainean, Hego Amerikar Plakaren azpian.

Hego muturrean, Andeak itsasoraino iritsita, Suaren Lurraldea eta uharte ugari daude, Hornos lurmuturreraino. Hegoalderago, berriz agertzen da, Penintsula antartikoan.

Ozeano Barean, Txilek uharte batzuen jabe da, hala nola, Juan Fernández uhartedia eta Pazko uhartea.

Ibai gehienak Andeetatik Ozeano Barera doaz zuzenean; herrialdea estua izanik, ez dira luzeak. Goi-ordokian Lauca eta Lluta ibaiak daude, Bolivia eta Txileren artekoak, eta 100 km baino laburragoak dira. Erdi-iparraldekoak nekazaritzarako garrantzitsuak dira, hala nola, Elqui ibaia (170 km) eta Maule (240 km). Ibaiok elur urtuek sortzen dituzte udan eta euriak neguan. Biobió ibaiak Araucania eskualdean du iturria eta 380 km luze da; haren ibilguan zentral hidroelektriko batzuk daude. Patagoniako ibai nagusiak Futalefú, Palena, Baker eta Pascua dira. Aintzira handiena General Carrera da, Suaren Lurraldean.

Hiri garrantzitsuenak

  1. Santiago (metropoli-barrutia): 5.5 milioi biztanle (2002).
  2. Valparaíso (metropoli-barrutia): 803.683
  3. Concepción (metropoli-barrutia): 666.381
  4. Antofagasta: 296.905
  5. La Serena (metropoli-barrutia): 296.253
  6. Viña del Mar: 286.931

Biztanleak

Txileko biztanleria oso homogeneoa da, nahiz eta nahasketa handia dagoen. Izan ere, gaur egungo txiletarrak bertako indiarren eta europarren nahasketaren ondorengoak dira. Indiar herri nagusia maputxeak dira, 300.000 inguru; Txileko erdialdeko haranean bizi dira, Bio-Bio ibaiaren hegoaldean, eta Santiago eta Concepcion hirietako kanpoko auzoetan.

Biztanleen banaketari dagokionez, aipagarria da hirietan bizi den kopuru handia, % 80 baino gehiago. Eta hirien artean, hiriburua da alde handiz handiena: 6 milioi biztanletik gertu dago; hau da, biztanleria osoaren heren bat baino gehiago hartzen du. Hiriburuaz gainera, aipagarriak dira, baita ere, Viña del Mar (292.203 biztanle), Concepción (216.061 biztanle), Valparaiso (276.474 biztanle) eta Temuco (245.347 biztanle) hiriak.

Osasun eta ekonomia baldintzei dagokienez, desberdintasun handiak daude gizatalde batzuen eta besteen artean, eta baita lurraldeko toki batzuetatik besteetara. Batzuetan herrialde garatuen ezaugarriak dituzte, eta beste batzuetan garatze bidean daudenenak. XX. mendearen bukaeran, bizi itxaropena 75 urtekoa zen, eta alfabetatze maila % 95ekoa.

Ekonomia

Txileko ekonomiaren oinarri nagusiak nekazaritza eta meatzaritza izan dira antzinatik, abeltzaintza, arrantza eta basoaren ustiapena ahaztu gabe: laboreak, frutak, barazkiak, mahatsa eta zenbait produktu industrial, batetik, eta nitrato sodikoa (Txileko nitratoa) eta kobrea, bestetik. Bestalde, industriaren garapena inguruko gainerako herrialdeen arteko handienetakoa da.

Nekazaritzako produkzioa laboreetan (garia, oloa, garagarra), artoan eta patatan oinarritzen da batez ere; fruta arbolen produkzioa, baina, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Txile nekazaritzako produktuak inportatu beharrean izaten da (landare olioak eta azukrea, esate baterako), eta inbertsio handiak egin izan dira urtegiak eraikiz eta azpiegitura hidraulikoa hobetuz ureztapen eremua handitzeko.

Abeltzaintzarako eremu hoberenak hegoaldean daude, Lagosko eskualdean, adibidez. Osornoko hiria abeltzaintzako produktuak (esnea, larrua) eraldatzeko industrien (esnekiak, oinetakoak) erdigunea bihurtu da. Patagonia eta Magallanes aldean ere, abeltzaintza da ogibide nagusia.

XIX. mendearen bukaeran, eskualde hura kolonizatuz joateaz batera, behi hazkuntza sartu zuten biztanle dentsitate txikiko eta lur eremu zabaleko lurralde hartan. Abeltzaintza hedatu ahala, haragia eta artilea esportatzeko hozkailuak egiten zituzten enpresa handiak sortu ziren. Nazioaren ekonomian askoz pisu handiagoa du, baina, arrantzak: Peruren ondoren, Txile da Hego Ameriketako arrain harrapatzaile handiena, eta munduko esportatzaile nagusietako bat.

Itsasbazterraren luzera dela eta, batetik, eta uraren egoera fisiko eta itsas hondoen morfologia egokia, bestetik, arrantza da Txileko ekonomia jarduera nagusietako bat. Harrapatzen den arrain gehiena irina eta olioa egiteko ez ezik, jateko ere prestatzen eta esportatzen da.

Antzinatik Txilek ospe handia izan du bere mea-baliabideen aberastasunarengatik. Nazioaren ekonomiarentzat kobreak du pisurik handiena, Txile baita munduko kobre ekoizle nagusia (munduko erreserba guztien heren bat ia). Kobre mea nagusiak ChuquicamatanAntofagastan–, El Salvadorren –pixka bat hegoalderago– eta Tenienten –Santiagotik hurbil– daude.

Kobreaz gainera, burdina dago Atacama hegoaldean, urrea Andacollo eta Marga Margan, zilarra La Serena, Taltal eta Caracolesen, molibdenoa Valparaiso, Vallenar, Santiago eta Coquimbon, manganesoa, beruna, zinka eta merkurioa. Mea ez metalikoen artean, Aucanguilchako sufrea, fostafo naturalak eta guanoa dira garrantzitsuenak. Energia sortzeko meetan, berriz, aipagarriak dira Concepcion, Valdivia, Llanquihue eta Magallanesko ikaztokiak, eta Magallanesko itsasartetik hurbil dauden petrolio hobiak.

Industriari dagokionez, eraikuntza eta mekanika dira indartsuenak. Huachipatoko altzairutegiak, gainera, industria horiek hornitzeko adina ekoizten du. Kimika industriak ez ditu herrialdearen beharrizanak asetzen eta produktu sorta zabalak inportatu behar izan ditu urtero.

Industria txikiagoen artean, aipagarriak dira ehungintza, larrugintza, haragi izoztuak, garagardo fabrikak eta zigarro fabrikak. Turismoak ekonomiaren suspertzaile nagusietako bat izateko adina baliabide eta azpiegiturak ditu. XX. mendearen azkeneko hamarraldian, milioi eta erdi turista inguruk bisitatu zuten Txile urtero.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Txileko historia»
Pinochet diktadorea 1995ean.

Gizakiaren lehenengo aztarnak Goi Paleolitoaren amaierakoak dira eta Txileko jatorrizko biztanleak iparraldean aimarak, atacamarrak eta diagitak eta hegoaldean maputxeak izan ziren. Muturreko hegoaldean txonoak, yamanak, alakalufeak eta onak bizi ziren, eta Pazko uhartean kultura polinesiar aurreratu eta misteriotsua.

Fernão de Magalhães esploratzaile portugaldarra hara iritsitako lehendabiziko europarra izan zen, 1520eko azaroan gaur egun haren izenarekin deitutako Magallanes itsasartean zehar igaro zenean. Espainiar konkistatzaileak 15 urte geroago lurraldea menperatzen saiatu ziren, baina Diego de Almagrok lehendabizikoan porrot egin zuen. Pedro de Valdiviak, azkenean, 1541ean lehenengo kokalekua sortu zuen, "Santiago de Nueva Extremadura" izenekoa, egungo hiriburua dena. Geroago, borroka gogorrak izan zituzten maputxeek espainiarren aurka, hiru mende iraun zuen Araucoko Gerran. Txileko kapitaintza nagusia edo Txileko Erresuma (1541–1818) Espainiar Inperioaren kolonia hegoaldetarrena izan zen, baztertua eta pobretua.

XIX. mendeko hasieran herrialdea autodeterminazioa lortzeko prozesua hasi zen, José de San Martínen eta Bernardo O'Higginsen eskutik; azkenean 1844ko apirilaren 25ean, herrialdeak independentzia lortu zuen. Mende hartako bigarren erdialdean, hala ere, gerra egin zuen Txilek Boliviaren aurka, mugarekin zerikusia zuten ika-mikak zirela eta, eta azkenik, 1904ko urriaren 18an bake akordioa izenpetu zuten bi herrialdeek; horren ondorioz, boliviarrek itsas kostaldea galdu egin zuten.

Banaketa administratiboa

Txilek hamabost eskualde ditu, zenbaki erromatarrez izendatuak. Bestela, 53 probintziatan eta 346 udalerritan banatuta dago.

(1) Txileko Antartika barne, 1.382.297,2 km²
Zk Eskualdea Hiriburua
ITarapacá eskualdeaIquique
IIAntofagastaAntofagasta
IIIAtacamaCopiapo
IVCoquimboLa Serena
MMetropoliSantiago
VValparaísoValparaíso
VIO'HigginsRancagua
VIIMauleTalca
VIIIBiobíoConcepción
IXAraucaníaTemuco
XLos LagosPuerto Montt
XIAisénCoihaique
XIIMagallanes eta Txiletar AntartikaPunta Arenas(1)
XIVLos RíosValdivia
XVArica eta ParinacotaArica

Kultura

Pablo Neruda olerkaria 1966an.

Literatura

Musika

Hizkuntza ofizialak

Sakontzeko, irakurri: «Hispanofonia»

Kirolak

Iván Zamorano eta Claudio Bravo, beste batzuen artean.

Futbola Txileko kirol nagusia da, eta Colo-Colo talderik arrakastatsuena da. Futbolari txiletar ezagunen artean, Sergio Livingstone Pohlhammer (1920-), Elías Figueroa (1946-), Leonel Sánchez (1936-), Sebastián Rozental Igualt (1967), Iván Zamorano (1967-), Luka Tudor Bakulic (1969-), Raimundo Tupper Lyon (1969-), Marcelo Salas (1974-) eta Claudio Bravo (1983-) ditugu, bestek beste.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    Amerikako herrialde eta lurraldeak
    Ipar Amerika eta Karibea
    Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


    Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

    Hego Amerika
    Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


    Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.