Children of a Lesser God
Children of a Lesser God (euskaraz: Jainko txiki baten umeak) 1986ko amodiozko drama filma da, Randa Haines estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Mark Medoff antzerkigile eta gidoilariaren 1979ko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. William Hurt, Marlee Matlin, Piper Laurie eta Philip Bosco izan ziren antzezle nagusiak.
Children of a Lesser God | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Children of a Lesser God |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Children of a Lesser God (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Randa Haines |
Gidoigilea(k) | Mark Medoff |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Burt Sugarman (en) |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Lisa Fruchtman |
Ekoizpen-diseinatzailea | Gene Callahan (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Convertino (en) |
Argazki-zuzendaria | John Seale |
Jantzi-diseinatzailea | Renée April (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Maine |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Burt Sugarman (en) , Patrick J. Palmer (en) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Marlee Matlin Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak William Hurt Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Piper Laurie Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Hesper Anderson (en) , Mark Medoff |
Bideoa | YouTube |
Emakumezko aktore onenaren Oscar saria (Marlee Matlin) irabazi zuen, eta film onenaren (Burt Sugarman eta Patrick J. Palmer), gizonezko aktore onenaren (William Hurt), taldeko emakumezko aktore onenaren (Piper Laurie) eta egokitutako gidoi onenaren (Hesper Anderson eta Mark Medoff) Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen.
Argumentua
AEB, Maine. Gorren ikastetxe batean, edozein irakaslek izan ohi dituzten irakaskuntza arazoak areagotuagoak dira, isolamendura ohitutako gazteekin tratua izan behar baidute. Gainera, James Ledds (William Hurt) irakaslea bere ikaslea den Sarah Norman (Marlee Matlin) neska gazte gorraz erakarria sentituko da, egoera hau neskaren ustekabeko erreakzioek nahastuko dute.
Aktoreak
- Marlee Matlin: Sarah Norman
- William Hurt: James Leeds
- Piper Laurie: Norman andrea
- Philip Bosco: Curtis Franklin doktorea
- Allison Gompf: Lydia
- Bob Hiltermann: Orin
- Linda Bove: Marian Loesser
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)