Chieko Asakawa

Chieko Asakawa (japonieraz: 浅川 智恵子 Asakawa Chieko) Japoniako informatikaria da. Itsua da, eta oso ezaguna Tokioko IBM Research laborategian konputagailuak erraz erabiltzeko irisgarritasun-gaietan egin dituen ekarpenengatik.[1] Berak Netscape nabigatzailerako garatu zuen plug-in bat (IBM Home Page Reader) Interneteko orriak irakurtzeko sistemarik erabiliena bihurtu zen.[2] Enpresek eta erakunde publikoek emandako hainbat sari jaso ditu.

Chieko Asakawa
Bizitza
JaiotzaToyonaka, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Q11507006 Itzuli
Otemon Gakuin University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria, programatzailea eta Q60985281 Itzuli
Enplegatzailea(k)IBM
Carnegie Mellon Unibertsitatea
IBM Research (en) Itzuli
Miraikan (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

TED: chieko_asakawa Edit the value on Wikidata

Ikasketak

Asakawak ikusmen normala zuen jaio zenean, baina 11 urterekin igerian izan zuen istripu baten ondorioz nerbio optiko zauritu zuen, hasi zen ikusmena galtzen, eta 14 urterekin erabat itsua zen.[1]

Ingeles literaturako ikasketak bukatu zituen Osakako Otemon Gakuin Unibertsitatean 1982an eta orduan hasi zen informatikako bi urteko ikasketa egiten. Garai hartan "optacon" bat erabiltzen zuen testu inprimatuak ukitze-sentsazioetara itzultzeko. 1984an hasi zen ikerketan  IBM Research erakundean, aldi baterako kontratu batekin,[1] eta urte bat geroago kontratu iraunkorra lortu zuen.[1][3] 2004an ingeniaritzako doktore-titulua lortu zuen Tokioko Unibertsitatean.[1]

Ekarpenak

Asakawaren ekarpenen artean, aipatzekoa da testu prozesadore bat garatu zuela Braillezko dokumentuak sortzeko, Braillezko dokumentuetarako liburutegi digitala egin zuela, testua hizketa bihurtzen zuen eta webean nabigatzeko itsuentzat egokiago zen Netscape nabegatzailerako plug-in bat garatu zuela, eta sistema bat sortu zuela ondo ikusten duten diseinatzaileei Internetetik itsuen modura ibiltzeko aukera ematen diena.[1][3][4] Berak sortutako nabigatzailea IBMko produktua bihurtu zen 1997an (IBM Home Page Reader),[4] eta bost urte geroago interneteko edukiak irakurtzen zituen sistemarik erabiliena bihurtu zen.[2]

Azken aldian multimedia-edukien erabilerraztasuna kontrolatzeko sistemetan ikertzen ibili da,[5] baita ere adineko pertsonen bizitza laborala luzatzea ahalbidetuko duten aldaketa teknologikoetan,[6][7] eta itsuei mundu fisikoa erabilerrazago egingo dien teknologiaren garapenean.[8] GPS sistemek errore handiegia ematen dutenez (20-100 metro) ez dira baliagarri itsuentzat, horregatik pertsona bat metro eta erdiko zehaztasunarekin kokatzen duen sistema bat ere garatu du azken urteetan. [9]

Sariak eta ohoreak

  • Asakawa 2003an Women in Technology International Hall of Fame ohorezko elkartean sartu zuten.[10]
  • 2009an IBM langile preziatuenek lortzen duten IBM Fellow izendapena eman zioten, bera izan zen ohore hori lortu zuen lehen emakumea Japonian.[11][12] 
  • 2011an Emakumeak eta Ikusmena saria eman zion Anita Borg Institute for Women and Technology elkarteak.[13][14]
  • 2012an hizlari inbitatua izan zen Software Development for Enhancing Accessibility and Fighting Info-exclusion Kongresuan (DSAIE 2012).[7]
  • 2013an japoniar gobernuak Zinta Purpuradun Ohorezko Domina eman zion.[3]
  • 2013an  ACM SIGACCESS Impact Award saria jaso zuen 1998an Takashi Itoh-rekin idatzi zuen artikuluaren garrantziarengatik, itsuentzako erabiltzaile-interfazeen gainean egin zuten lanaren deskribapena zen.[15]

Erreferentziak

  1. Strickland, Eliza (January 31, 2012), "Dream Jobs 2012: Web Guru for the Blind; IBM researcher Chieko Asakawa can't see your website, but she can make it better", IEEE Spectrum.
  2. Waddell, Cynthia; Regan, Bob; Henry, Shawn Lawton; Burks, Michael R.; Thatcher, Jim; Urban, Mark D.; Bohman, Paul (2003), Constructing Accessible Web Sites, Apress, p. 58, ISBN 9781430211167.
  3. Sciacca, Chris (April 29, 2013), "IBM Fellow Chieko Asakawa awarded Medal of Honor", IBM Research News (IBM Research).
  4. Sawaji, Osamu (December 2011), "Yamato Nadeshiko: Pioneering Accessibility", Highlighting Japan (Public Relations Office, Government of Japan).
  5. Weiss, Todd R. (April 2, 2007), "IBM Researcher Aims to Improve Web Access for Visually Impaired", Computerworld: 19.
  6. Shah, Rawn (November 22, 2011), "In a Few Years Nations May Need Us to Work Years Past Retirement Age", Forbes.
  7. "Keynote speakers", DSAI 2012. Eskuratze data: 2015-08-14.
  8. Calabro, Tina (December 16, 2013), "Breaking Down Barriers: Creating a more disability-friendly city: Use of creative thinking and technology could spark new ways to improve accessibility", Pittsburgh Post-Gazette.
  9. Carton Virto, Eider (2016/02/19), “Teknologia erabiliz itsuek mundua ikus dezaten nahi dut”, Elhuyar Zientzia.eus
  10. "Featured Profile: Chieko Asakawa, Group Leader, IBM Tokyo, Accessibility Research, IBM", WITI Hall of Fame (Women in Technology International).
  11. Blind Japanese woman receives IBM's top award, phys.org, June 5, 2009.
  12. IBM researcher Chieko Asakawa awarded prestigious Fellow title, The Maininichi Newspapers, 2009.
  13. Schultz, Morgon Mae (June 2011), "Without Sight, a Visionary Leader: Chieko Asakawa connects disabled users to the Web", IBM Systems Magazine.
  14. Anita Borg Institute Announces 2011 Women of Vision Award Winners, Reuters, 2011-03-07.
  15. Information Director (October 28, 2013), Chieko Asakawa and Takashi Itoh: 2013 Impact Award, SIGACCESS.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.