Chicxulub
Chicxulub Puerto Mexikoko herri bat da, Yucatán estatuan dagoena Progreso udalerrian. 2000 urtean zuen biztanleria, 3400 pertsonakoa zen. Bost urte geroago, 2005ean, 5200ekoa zen. Herriaren ekonomia arrantza eta turismoan oinarritzen da.
Chicxulub Puerto Chicxulub | ||
---|---|---|
Mexikoko herria | ||
Hondartza eta txalupak Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Mexiko | |
Estatua | Yucatán | |
Alkatea | Daniel Zacarías Martínez (2012-2015) | |
Izen ofiziala | Chicxulub Puerto | |
Jatorrizko izena | Chicxulub | |
Posta kodea | 97330 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 21°17′38″N 89°36′30″W | |
Altuera | 0,5 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 5.052 (2005) | |
Informazio gehigarria | ||
http://www.chicxulub.gob.mx/ |
Beste herri bat ere bada Chicxulub izena duena: Chicxulub Pueblo, udalerri dena. Bi herri hauen artean, 20 kilometroko distantzia dago.
Historia
Chicxulub Puerto izeneko herria Pechtarrek sortu zuen, Chicxulub eta Conkaleko jaunak zirenak. Maia hizkuntzan, Chicxuluben esanahia Deabruaren buztana da.
1531an, bertan ainguratu zituen bere ontziak Francisco de Montejok, Montejo El Adelantado bezala ere ezaguna dena.
Chuburnarekin batera Chicxulub Puerto 1663an Yukatango zaindari izendatu zuen Juan Francisco de Esquivel y de la Rosaren gobernuak, piraten aurka kostaldea defenditzeko.
Chicxulub kraterra
Chicxulub Puerto mundu mailan ospetsua da bertan Chicxulub kraterra dagoelako, non duela 65 milioi urte Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboa eragin zuen meteorito bat erori zen.
Gerta Keller (Princetongo Unibertsitatea AEB) eta Thierry Adattek (Neuchâteleko Unibertsitatea Suitza) zuzendutako nazioarteko ikertzaileen emaitza zientifiko berrien arabera, talka kraterra, K-T mugako lamina baino 300.000 urte zaharragoa da. Antzerako beste ikerketa berri batzuek, Jan Smiten taldeak (Amsterdameko Unibertsitate Librea) aurrera eramandakoak edo Zaragozako Unibertsitateko Mikropaleontologia taldeak (Espainia) meteorito talka, K-T mugarekin bat eginez gertatu zela eusten dute.
Anomalia grabimetrikoen topografiaren arabera, talka kraterrak 170 kilometroko gehienezko diametroa dela uste da, eta 10 kilometroko diametroa zuen meteorito batek sortu zuela. Gaur egun, geozientzialari gehienak, Chicxulubeko talkaren ondorio izan ziren giro perturbazio sakonak K-T mugako desagerpen masiboa eragin zutenak izan zirela ados daude, non, betirako desagertu ziren dinosauroak bezalako talde ezagunak.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Chicxulub Portua: https://web.archive.org/web/20080819225702/http://www.proyectoitzaes.org/chicxulub_puerto.htm