Chichi
Chichi (jatorrizko japonieraz チチ edo Chi-chi ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Chichi | ||
---|---|---|
チチ edo Chi-chi | ||
Sexua | Emakumea | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 1. liburukia, 11. atala (manga) Dragoi Bolako 7. atala (animea) | |
Arraza | Gizakia | |
Garrantzia | Bigarren mailako pertsonaia | |
Senideak | ||
Teknikak |
| |
Ahotsa | Mayumi Shō Naoko Watanabe Luz Enparantzala ( DB eta DBZko 1-270 atalak) Mariasun Iturriagagoitia (DBZ 271-291 eta DBGT) | |
Idi Deabru | Son Gohan | Bardock | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
adopziozko aitona => | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Chichi | Son Goku | Raditz | Satan Jauna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Son Goten | Son Gohan | Videl | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pan | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Son Goku Jr. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezaugarriak
Idi Deabru Erregearen alaba da, haurrak zirela Gokuk berarekin ezkontzea agindu zion ezkontzea zer zen ere jakin gabe. Bere borroka estiloa Goku eta geinerakoen antzekoa da, bere aita Iratxo Dortokaren ikaslea izan baitzen.
Biografia
Haurtzaroa
Haurra zela bera bizi zen lekuan, Frypan mendian, sute bat piztu zen su magiko baten bidez. Sua itzali ahal izateko, aitak Iratxo Dortokarenera bidali zuen Palmorrizko abanikuaren (haizemaile magiko bat) eskatzeko. Bidean Yamcharekin topo egin, etsaia zela pentsatu eta eraso egin zion. Baina honek konorte gabe utzi zuen. Minutu batzuk geroago Idi Deabruren alaba zela jakin eta laguntzera joan zitzaion, Erregearen haserrearen beldur. Goku ikustean ordea, alde egin zuen Yamchak. Chichi Kinton lainoan igo eta Iratxo Dortokarenera abiatu ziren. Dortoka Maisuaren etxean, honek Palmorrizko abanikua bota zuela jakin zuten, baina hau laguntzeko prest azaldu zitzaien. Frypan Mendira joan eta Kame Hame uhinaren bidez itzali zuen sutea. Gaztelua eta mendia bera ere desegin zituen. Goku joatekotan zenean, handitan berriz etorri eta ea berarekin ezkonduko zen galdetu zion. Gokuk onartu egin zuen zer esaten ari zen jakin gabe, berak pastel bat eskaintzen ari zela uste zuen.
Nerabezaroa
Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan parte hartu zuen Borrokalari Anonimoa (jatorrizko japonieraz 匿名希望 edo Tokumei Kibō ?) izenarekin Gokuren aurka borrokatu eta bere promesa gogorarazteko. Bere aurka borrokatzea egokitu zitzaion 2. borrokaldian. Chichik Gokuren galdera guztiak erantzungo zituela zin egin zuen, betiere Gokuk bera garaitzen bazuen. Gokuk eskuaz eragindako haize bolada batez kanporatzen du. Gero Chichi berriz ere borroka zelaira igo eta guztien aurrean txilioka ezkondu egin behar zirela gogorarazi zion. Gokuk, oraindik ezkontzea zer zen jakin gabe, onartu egin zuen berriz, publikoak guztia arretaz jarraitzen zuen bitartean. Chichik pozik Goku besotik heldu eta eraikin barrura eraman zuen.
Helduaroa
Son Gokuren 2 semeren ama da, Son Gohan eta Son Goten. Gohan borrokak laga eta ikastera bideratzen saiatu zen behin eta berriz, gainera erabat babestu zuen Gohan, nahiz eta Goku Cellen Jokoan hil eta gero bere anaia Son Goten entrenatzeaz arduratu zen. Ez zaio gehiegi gustatzen bere semeak eta senarra Super Saiya egoeran eraldatuta ikustea, ile horiz gaizkile itxura baitute.
Teknikak
- Cutter nage (jatorrizko japonieraz カッター投げ edo Kattā Nage eta laban jaurtiketa esan nahi du): kaskoko labana jaurtitzean datza. Ondoren boomerang-a bezala itzultzen da Chichirengana. Lehen aldiz dinosaurio teropodo baten aurka erabiltzen da.
- Tximista aurrealdetik (jatorrizko japonieraz 額から光線 edo Hitai kara Kūsen): kaskoan duen harribitxi batetik ateratzen den tximista.