Chicagoko Sute Handia

Chicagoko Sute Handia (ingelesez: Great Fire of Chicago) 1871ko urriaren 8an hasi zen, eta hiru egun geroago, urriaren 10ean, kontrolatu zuten. Suak galera handiak eragin zituen, hiriaren 9 km² inguru suntsituz, 300 pertsona hilez eta 100.000 biztanle baino gehiago etxerik gabe utziz. Sutea hiriaren erdiguneko hego-ekialdeko auzo batean piztu zen. Lehorte-aldi luze bat eta klima bero eta haizetsua elkartu ziren; gainera, hiri osoan zurezko eraikuntzak nagusiak ziren. Horri esker, izugarrizko sutea piztu zen. Suak Chicago ibaiaren hegoaldeko adarra gainditu zuen eta Chicagoko erdialdearen zati handi bat suntsitu zuen, gero ibaiaren adar nagusitik jauzi egin eta hiriaren iparraldeko aldea kontsumitzeko.

Chicagoko Sute Handia
Irudia
Map
Motacity fire (en) Itzuli
Denbora-tarte1871ko urriaren 8a - 1871ko urriaren 10a
Data1871ko urriaren 10a
KokalekuChicago
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Pertsona hilak300

Laguntza hasieratik eta sutea itzali eta askoz geroago iritsi zen hirira. Hiriko gobernuak eraikuntza-kodeak aldatu zituen etorkizuneko hondamendiei aurrea hartzeko, eta hiria berehala berreraiki zuen estandar berri horiek aplikatuta. Chicagoko Eskola sortu zen, hiria bere errautsetatik altxatzeaz arduratzen zena, eta, horrela, Ipar Amerikako estilo propioa garatu zuen. Erresuma Batuko dohaintza batek Chicagoko Liburutegi Publikoaren ezarpena bultzatu zuen, liburutegi publikoaren doako sistema bat, garai hartako kidetza baten ordainketa eskatzen zuten liburutegi pribatuekin kontrastatzen zuena.

Kanpo estekak

Historia
Illinois
Artikulu hau Illinoisko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.