Chicagoko Ekialdeko Institutua
Chicagoko Ekialdeko Institutua (OI ingelesezko siglez), Chicagoko Unibertsitatearen antzinako Ekialde Hurbilerako museo arkeologikoa eta ikerketa departamendua da. 1919an sortua izan zen.
Institutuaren egoitza, Art Déco eta arkitektura neogotikoaren arteko nahasketazko estilo batetako eraikin bat da, Mayers Murray & Philip arkitekto konpainiek diseinatua. Museoak, Ekialde Hurbil osoan eginiko indusketetatik datozen lanak ditu, horien artean, Megidoko boliak, Persepoliseko hondakinetatik datozen altxorrak, Khorsabadeko (Sargon II.aren hiriburua) eskultura mitologiko multzo bat eta Tutankamon egiptoar faraoiaren estatua monumental bat aurkitzen direlarik.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.