Chiba (prefektura)

Chiba prefektura (japonieraz: 千葉県 Chiba-ken) Japoniako Honshu uharteko ekialdeko prefektura bat da. 2010ko erroldaren arabera 6.201.046 biztanle ditu. Hiriburua Chiba hiria da.

Chiba prefektura
千葉県
 Japonia
Ereserkia
Chiba Kenminka (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-12
HiriburuaChiba
governor of Chiba Prefecture (en) ItzuliToshihito Kumagai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°36′16″N 140°07′23″E
Azalera5,156,60 km²
MugakideakTokio, Ibaraki eta Saitama
Punturik altuenaMount Atago (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.279.002 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKantō
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.chiba.lg.jp, pref.chiba.lg.jp…, pref.chiba.lg.jp…, pref.chiba.lg.jp…, pref.chiba.lg.jp…, pref.chiba.lg.jp…, pref.chiba.lg.jp…, pref.chiba.lg.jp… eta pref.chiba.lg.jp…
Chiba prefekturako mapa

Historia

Chibako prefektura 1873ko ekainaren 15ean ezarri zen, Kisarazu eta Inba prefekturen bat egitetik.

1923an, lurrikara bortitz batek txikizio handiak eragin zituen lurraldean, batez ere Bōsō penintsularen parterik hegoaldekoenean, eta 1.300 pertsona hil ziren.

1930eko hamarkadan, prefekturako iparraldean eta erdialdean eskala handiko produkzio militarrerako gune bilakatu zen, eta base militarrak eta gotorlekuak eraiki ziren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek su-bonbez eraso zioten, batez ere Chiba eta Chōshi hiriei, eta prefekturako iparraldeko industria-egitura eta azpiegituren parte handi bat birrindua izan zen.

Gerra ondoren, industriaren hedatze-plan zehatzak egin ziren prefekturako iparraldean, eta nekazaritza-produkzioa nabarmen handitu zen prefektura osoan lurraren erreformak egin ondoren. Prefekturaren ipar-ekialdeko hiriak, Tokiotik gertu daudenak, trenbidez lotu ziren hiriburuarekin, eta Tokio inguruko lo-hiri bilakatu ziren.

1978an Narita nazioarteko aireportua hasi zen lanean, eta, gaur egun, Chiba prefektura da nazioarteko aireko trafikoa Japoniara sartzeko bide nagusia.

Geografia

Chiba prefekturaren mugak hauek dira: iparraldean, Ibaraki prefektura; mendebaldean, Tokio eta Saitama prefekturak; ekialdean, Ozeano Barea; eta hegoaldean, Tokioko Badia.

Chibaren parterik handiena Bōsō penintsulan dago. Arroza egiteko toki egokia da, batez ere ekialdeko kostaldea.

Ekonomia

Chiba prefektura Japoniako gunerik industrializatuenetako bat da. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, manufaktura-industria azkar hedatu zen, eta, gaur egun, industria petrokimikoa, kimikoa, altzairugintza eta makinagintza dira industria-sektore nagusiak. Nekazaritza ere oso garatuta dago; batez ere, barazkiak, artoa, arroza eta kakahueteak ekoizten dira.

Hiriak eta herriak

Hiriak

  • Hiri handienak
  1. Chiba (hiriburua, 962.130 biztanle)
  2. Funabashi (609.081 bizt.)
  3. Matsudo (484.639 bizt.)
  4. Ichikawa (474.926 bizt.)
  5. Kashiwa (404.079 bizt.)
  6. Ichihara (279.601 bizt.)
  • Chiba prefekturako hiri guztiak:
  • Katori
  • Katsuura
  • Kimitsu
  • Kisarazu
  • Matsudo
  • Minamibōsō
  • Mobara
  • Nagareyama
  • Narashino
  • Narita
  • Noda
  • Ōamishirasato
  • Sakura
  • Sanmu
  • Shiroi
  • Sodegaura
  • Sōsa
  • Tateyama
  • Tomisato
  • Tōgane
  • Urayasu
  • Yachimata
  • Yachiyo
  • Yotsukaidō

Herriak barrutika sailkatuta

  • Awa
Kyonan
  • Chōsei
Chōnan
Chōsei
Ichinomiya
Mutsuzawa
Nagara
Shirako
  • Inba
Sakae
Shisui
  • Isumi
Onjuku
Ōtaki
  • Katori
Kōzaki
Tako
Tōnoshō
  • Sanbu
Kujūkuri
Shibayama
Yokoshibahikari

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.