Chevy Chase
Cornelius Crane "Chevy" Chase (New York, 1943ko urriaren 8a) estatubatuar umorista eta aktore bat da. National Lampoon umorezko aldizkariaren saioetan antzezten hasi (National Lampoon's Vacation) eta Saturday Night Live telebista saioaren lehenbiziko denboraldiko umorista taldeko kidea izan zen.
Chevy Chase | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cornelius Crane Chase |
Jaiotza | Manhattan, 1943ko urriaren 8a (80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Ned Chase |
Ama | Cathaline Parker Widdoes |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bard College (en) Haverford College (en) Riverdale Country School (en) Stockbridge School (en) PS 6 (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, komediantea, ahots-aktorea, telebista aurkezlea, abeslaria eta telebista-aktorea |
Altuera | 1,92 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, East (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Honako filma nabarmen hauek antzeztu ditu: Foul Play (1978), Caddyshack (1980), Seems Like Old Times (1980), Fletch (1985), Spies Like Us (1985), ¡Three Amigos! (1986), Funny Farm (1988) eta Memoirs of an Invisible Man (1992). Birritan Oscar Sarien ekitaldira gonbidatua izan da (1987 eta 1988), eta denboraldi labur batez, Fox katean bere berezko telebista saioa izan zuen, The Chevy Chase Show (1993).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.