Chester Williams
Chester Mornay Williams (Paarl, 1970eko abuztuaren 8a - Lurmutur Hiria, 2019ko irailaren 6a) hegoafrikar hamabosteko errugbilaria izan zen, hegaleko postuan aritzen zena. 27 partida jokatu zituen Hegoafrikako selekzioarekin eta munduko txapelduna izan zen 1995ean; taldeko jokalari beltz bakarra izaki, integrazioaren ikur bilakatu zen. Errugbitik erretiratu ostean, entrenatzailea izan zen. Bihotzekoak jota hil zen.[1]
Chester Williams | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Chester Mornay Williams |
Jaiotza | Paarl, 1970eko abuztuaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lurmutur Hiria, 2019ko irailaren 6a (49 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa afrikaansa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta hamabosteko errugbi entrenatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
Palmaresa
Hegoafrikako selekzioa
- 27 test-partida, 1993-2000 bitartean[2]
- 70 puntu (14 entsegu)
- Munduko Errugbi Kopa
- txapelduna: 1995
Erreferentziak
- Magro Eizmendi, Imanol. Ametsa astiro doa. Berria, 2019ko urriak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- Chester Williams. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-4-6).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.