Chester Himes
Chester Himes (Jefferson City, Missouri, 1909ko uztailaren 29a - Moraira, Alacant, 1984ko azaroaren 12a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Chester Himes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jefferson City, 1909ko uztailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Frantzia Espainia |
Heriotza | Moraira, 1984ko azaroaren 12a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Benissa |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ohio Estatuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, autobiografialaria eta ipuingilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alpha Phi Alpha (en) |
Izengoitia(k) | Chester Himes |
|
Genero beltzeko eleberrigile ezagun honek Clevelandeko unibertsitatean ikasten hasi ondoren zenbait lanetan aritu behar izan zuen (barman, ostalari, etab.) bizi ahal izateko. Armaz egindako lapurreta bategatik hogei urteko kartzela-zigorra eman zioten; haietatik zazpi eta erdi bete zituen. 1945ean Harlemen bizi izan zen, eta Harlem da Himesen eleberri gehienen gertalekua. Haren eleberri ezagunenetako pertsonaiak Harlemeko bi polizia beltz dira Grave Digger Jones (Jones hobigilea) eta Coffin Ed Johnson (Ed Johnson Hilkutxa), bazterketa, zikinkeria eta bortxa giroan bizi direnak. Haren idazlan batzuk: A five cornered Square (Bost kantoitako plaza); For Love of Imabelle (1957, Imabelleren amodioz, Jexux Eizagirrek euskaratua); Urreko amets handia (1960, The big gold dream); Run, Man, Run (1966, Azkar, gizona, azkar); Cotton Comes to Harlem (1965, Kotoia Harlemera heltzen da); Hot Day, Hot Night (1969, Egun beroa, gau beroa).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.