Chester Bennington

Chester Charles Bennington (Phoenix, 1976ko martxoaren 20a - Palos Verdes Estates, Kalifornia, 2017ko uztailaren 20a) Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea izan zen. 2000an Hybrid Theory diskoaren argitalpenarekin ezaguna egin zen, Linkin Parken lehen diskoa. Diskoak arrakasta komertzial handia izan zuen eta RIAA elkarteak diamantezko diskoa eman zion. Meteora, Minutes to Midnight, A Thousand Suns, Living Things, The Hunting Party eta One More Light diskoak egin zituen, ondoren. 2005ean Dead By Sunrise taldea sortu zuen. Hit Parader aldizkariaren arabera heavy metaleko 100 abeslari onenen artean 46. postuan kokatuta zegoen.

Chester Bennington

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChester Charles Bennington
JaiotzaPhoenix, 1976ko martxoaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPalos Verdes Peninsula (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaPalos Verdes Estates, 2017ko uztailaren 20a (41 urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaLee Russell Bennington
Ezkontidea(k)Samantha Marie Olit (en) Itzuli  (1996ko urriaren 31 -  2005eko maiatzaren 2a)
Talinda Ann Bentley (en) Itzuli  (2005eko abenduaren 31 -  2017ko uztailaren 20a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJames Madison High School (en) Itzuli
Greenway High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakrock singer (en) Itzuli, zinema aktorea, rock musician (en) Itzuli eta kantugilea
KidetzaLinkin Park
Stone Temple Pilots
Dead by Sunrise (en) Itzuli
Grey Daze (en) Itzuli
Kings of Chaos (en) Itzuli
Izengoitia(k)Chazy Chaz
Genero artistikoaalternative metal (en) Itzuli
Nu metala
hard rock
rock alternatiboa
rock elektronikoa
pop rock
Post-grungea
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWarner Bros. Records
Machine Shop Records (en) Itzuli

IMDB: nm1057933 Allocine: 257612 Rottentomatoes: celebrity/chester_bennington Allmovie: p497202 Metacritic: person/chester-bennington TV.com: people/chester-bennington
Facebook: linkinPark Twitter: ChesterBe Instagram: chesterbe Spotify: 4P0eS4QK9qeUhqrapGsJKS Musicbrainz: 415e30a0-116b-4a4f-8cbf-8d0f6406bbab Songkick: 2784071 Discogs: 241527 Allmusic: mn0000111882 Find a Grave: 181595572 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bere ama erizaina zen eta bere aita detektibea izan zen. Bere gurasoak 11 urte zituenean dibortziatu egin ziren. Txikitatik Chesterrek alkohola eta drogak kontsumitzen ibili zen, baita marrazten eta poesiak eta abestiak idazten.

Eskolan ez zituen ia lagunik, eta iraintzen eta jotzen zioten. Gainera, familiaren lagun batengandik sexu-abusuak jasan zituen 13 urteetaraino, baina bere ingurukoek gay zela ez pentsatzeko, ez zuen ezer esan.

Bestalde, drogetara zeukan adikzioa gainditu zuen, eta hizketaldi askotan drogen erabilera okerra salatu zuen.

2017ko uztailaren 20 bere buruaz beste egin zuen, bere lagun mina Chris Cornell urtebetetzearekin kointziditzen. Bere omenez, Linkin Park taldeko beste kideak kontzertu ikaragarri bat eman zuten Los Angelesen, mundu osoko abeslariak gonbidatzen, Linkin Park and friends celebrate life in honor of Chester Bennington deiturikoa.

Lana

Musikari bezala egindako bere lana Phoenixen hasi zen,Grey Daze deituriko musika-taldean hasi zen, baina ez zuten ezer lortu. Urte batzuk geroago, Xero (geroago Linkin Park bihurtuko zena) izeneko Kaliforniako musika-taldearen kide izateko proba batean parte hartu zuen. Xeroko kideak Chester aukeratu zuten bere kide berri bezala, eta izena aldatu zioten taldeari; Linkin Park deitzen hasi zen.

Horrela, taldea osatuta zegoen. Denbora berean, Warner Brothers Music musika-ekoizle taldearekin kontratu bat sinatu zuten, Hybrid Theory izeneko musika-diskoa sortzeko. Disko hau 2000. urtean sortu zuten eta XXI. mendeko diskorik erosiena da, 22 milioi saldu dira mundu osoan. Azken urte hauetan beste sei disko sortu dituzte: Meteora 2006an, Minutes to midnight 2007an, A thousand suns 2009an, Living things 2012an, The hunting party 2014an eta One more light 2017an.

Bestalde, beste artistekin komunean egindako diskoak ere egin dituzte, hala nola, Reanimation J-Zayrekin eta Recharged Steve Aokirekin. Gainera, beste hiru ere sortu dituzte, bere biretan emandako kontzertuak biltzen: Life in Texas, Roads to revolution eta One more light live.

Chester Benningtonek beste musika taldeekin eta abeslariekin ere lankidetza-harremanak izan ditu: King of chaos, Stone Temple Pilots, Dead by Sunrise, Buck of Weenies taldeekin eta Chris Cornellekin. Azken honen lagun mina zen eta haren bi semeen aitabitxia zen.

Horretaz gain, lau filmetan parte hartu egin du: Clank, Clank, High voltage, Saw 3D eta Artifact.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.