Cher (ibaia)
Cher (okzitanieraz: Char) Frantziako erdialdeko ibaia da, Loiraren adarra eskuinaldetik. 367,8 kmko luzera eta 13.920 km²ko arroa ditu. Mérinchalen (Creuse departamendua) sortzen da, Erdialdeko Mendigunean, 713 mko garaieran[1], eta Villandrytik hurbil (Indre eta Loira departamendua) Loira ibaira isurtzen da.
Cher Cher (fr), Char (oc) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 714 m |
Mota | ibai |
Luzera | 365,14 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°55′17″N 2°28′25″E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Auvernia-Rodano-Alpeak |
Departamendua | Allier |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 13.920 km² |
Arro hidrografikoa | Cher basin (en) |
Ur-emaria | 95,9 m³/s |
Iturburua | Mérinchal |
Bokalea () | Loira (Villandry) |
Cher ibaiaren ertzeko hiririk garrantzitsuenak Montluçon, Saint-Amand-Montrond, Vierzon, Chenonceaux eta Tours dira. Vierzonetik behera nabigagarria da, zati batean ibaiaren albotik doan Canal de Berryn barrena[1]. Chenonceau jauregia Cher ibaiaren gainean eraikia da.
Hidrometria
Cher ibaiaren emaria 1966-2013 bitartean neurtua izan da Toursen[2]. Ikertutako azalerak 13.615 km² ditu, arro osoaren %97. Urteko batez besteko emaria 95,6 m³ segundokoa da. Emari handiena otsailean du (189 m³/s) eta txikiena abuztuan (26,4 m³/s).
Cher ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Toursen neurtuak
Datuak: 1966 eta 2013 artean[2]
Erreferentziak
- Les amis du Cher canalisé Amis-du-cher.org
- Le Cher à Tours 1966-2013 Hydro.eaufrance.fr
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Histoire & Patrimoine des Rivières & Canaux: Cher Projetbabel.org