Chemsex

Chemsex-a denbora luzeko sexu harremanak eta drogen kontsumoa batzen dituen jarduera da. Eskuarki gizonen arteko harreman sexualak izaten dira, eta parte-hartzaileek mefedrona, metanfetamina eta GHB drogak kontsumitzen dituzte, egunak iraun dezketen saio luzeetan.[1]

Metanfetamina, Chemsex saioei lotuen dagoen droga.

Praktika honek arrisku larriak ditu; kontsumitzaileek, drogen dependentzia izateaz gain, sexu bidezko gaixotasunak transmititzeko arrisku handia dute. Horretaz gain, plazerarekiko tolerantzia garatu eta hau sentitzeko gaitasuna txikitzen ahal da.[2][1]

Erreferentziak

  1. Chemsex, osasun arazo larria. gaztezulo.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-28).
  2. Garaialde, Olaia L.. Chemsex, sarean landu beharreko osasun publikoko arazoa. Argia, 2023ko urriak 29, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-28).

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.