Chelo García-Cortés
María Consolación García-Cortés Cadavid, ezagunagoa Chelo García-Cortés izenez (Ourense, Galizia, 1951ko abenduaren 3a) galiziar kazetaria eta telebistako laguntzailea da. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena bihotzeko prentsan garatu du.[1]
Chelo García-Cortés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ourense, 1951ko abenduaren 3a (72 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebistako pertsona ospetsua |
Biografia
Orensen jaio zen 1951n, baina hiru hilabete zituela, familiarekin Madrilera bizitzera joan zen, eta berriro itzuli zen Galiziara hamasei urte zituela. Aspalditik bizi da Castelldefelsen (Bartzelona). Udak Eivissa uharteko etxean pasatzen ditu. Kazetaritzan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzien Fakultatean.
Kazetari ibilbidea
Lehen urrats profesionalak La Voz del Miño izeneko irratian eman zituen, 1972an. Sasoiko gizarte-zerbitzua jaioterriko La Voz del Miño irrati sindikalean egin zuen eta hortik Ourensen bertan zegoen Radio Popularrera pasatu zen.[2][3][4][5][6]
1974an, Marcelino Rodríguez de Castrok zuzentzen zuen Bartzelonako Radio Miramarrek fitxatu zuenean haraxe joan zen bizitzera.[7] Une horretatik aurrera, bihotzeko prentsan hasi zen, eta 1976an argitaratu zuen lehen erreportajea, ¡Hola! aldizkarirako.[8] Gero, Diez minutos aldizkariko korrespontsala izan zen luzaroan, Bartzelonan, eta Por las Ramblas izeneko orria zuen.[9] Papillón aldizkarian ere parte hartu zuen, eta aitzindaria izan zen Espainiako lehen biluzi maskulinoaren argazkia ateratzean, Joan Llaneras aktoreari hain zuzen ere.[10][8] Geroago, Cadena Catalanatik deitu zioten, eta Paco Lobatónekin kolaboratu zuen, COPEk goizetan erreklamatu zuen arte, Antonio Herrerorekin batera aritzeko.
Irratian eta prentsan egindako lana uztartuz, 1997an telebistako debuta egin zuen Jordi Gonzálezekin, Les 1000 i una saioanTV3 saioko batean, nahiz eta lehenago ere parte hartu zuen Kataluniako telebistako programa batzuetan. 1998 eta 2004 bitartean Antena 3en Ana Rosa Quintana Gusto a ti saioan ere lan egin zuen, eta, aldi berean, prentsa idatzian, Lecturas aldizkarian, eta irratian, Cristina López Schlichtingekin COPEko La Tarde con Cristina saioan, eta Isabel Gemio, Onda Ceroko Te doy mi palabra saioan.
Hala ere, 2003tik 2011rako Antena 3eko ¿Dónde estás corazón? (DEC) saioan kronika sozialeko elkarrizketa-programari zor dio ospea, Jaime Cantizanok gidatua.[11]
13 urteren ondoren, 2011n Telecinco katearekin fitxatu zuen. Besteak beste, Sálvame eta Deluxe (2011-2023), La Noria (2011-2012) eta Abre los ojos.... y mira (2013).[12] 2019an, Supervivientes 2019ko lehiakideen zerrendan sartu zen, eta bizirauteko realityaren bederatzigarren finalista izatera iritsi zen. 2023an Antena 3era itzuli zen Bárbara Reyren Una vida Bárbara dokumentalean parte hartzeko.
Telebistako lanaz gain, Chelok puntualki ¡Hola! eta Semana aldizkarietan kolaboratzen du.
2022an Luma Saria jaso zuen, bere bisexualitateagatik eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde emandako laguntzarengatik.
Jesús Locampos kazetariarekin batera, Yo Acuso liburua idatzi zuen, 2008an Grand Guignol argitaletxeak argitaratua. Liburu horretan bihotzeko prentsaren autokritika egin zuen kazetariak.[13][14] 2022an Alba Serrano idazleak idatzitako bere memoriak argitaratu zituen, Sin etiquetas izenburukoa.[15]
Bizitza pertsonala
Pertsonalki, Consuelo Cadavid ama 1963ko otsailaren 23an hil zen, kazetariak hamaika urte besterik ez zituela, eta aitak, Rafael Gariko-Cortés Alonsok (1916 - 2001.11.11) hazi zuen.[16] Neba bat du, Mariano García-Cortés Cadavid argazkilaria.
1990eko hamarkadan hamar urteko harreman sentimentala izan zuen José Manuel Paradarekin, eta Barbara Reyrekin maitasun-gau bat izan zuen.[17] Bárbara Reyrekin duen adiskidetasuna dela eta, Chelo García-Cortés izan zen Cristo y Rey seriearen protagonistetako bat, Adriana Torrebejano aktoreak interpretatua.[18]
Marta Roca Carbonell RBAko diseinu- eta arte-zuzendariarekin dago ezkonduta. 2005eko abuztuaren 8an ezkondu zen harekin.[19]
Telebistako laguntzailea
Telebista saioak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
1997 | Les 1000 i una | Laguntzailea | |
1998 – 2004 | Sabor a ti | Laguntzailea | |
2003 – 2011 | DEC | Laguntzailea | |
2011 – 2012 | La Noria | Laguntzailea | |
2011 – 2023 | Sálvame | Laguntzailea | |
2011 – 2023 | Deluxe | Laguntzailea | |
2013 | Abre los ojos... y mira | Laguntzailea | |
2016 | Las Campos | Laguntzailea | |
Hable con ellas | Gonbidatua | ||
2017 – 2018 | Campanadas de fin de año | Laguntzailea | |
2018; 2021 | Socialité | Gonbidatua | |
2019 | Todo es mentira | Gonbidatua | |
2020 – 2021 | Sálvame | Sálvame Limón
aurkezlea | |
2020 | Socialité | Noizbehinkako aurkezlea | |
Cantora. La Herencia Envenenada | Laguntzailea | ||
2022 | ¡Fiesta! | Gonbidatua | |
2023 | Una vida Bárbara | Laguntzailea |
Parte-hartzailea
Telerrealitateak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Saioa | Katea | Oharrak |
2019 | Sálvame Okupa | Lehiakidea | |
Supervivientes 2019 | Lehiakidea | ||
2020 | La última cena | Lehiakidea | |
¡Quiero dinero! | Lehiakidea | ||
2022 | Los miedos de... | Partehartzailea | |
2023 | Sálvese quien pueda | Partehartzailea |
Telebistako serieak
Telebistako serieak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Saioa | Pertsonaia | Katea | Oharrak |
2004 | Aquí no hay quién viva | Bere burua | Atal 1 | |
2021 | Road Trip | Agerpen berezia |
Argitaratutako lanak
- 2008 – Yo acuso. Grand Guignol argitaletxea.
- 2022 – Sin etiquetas. Memoriaks. Plaza & Janés argitaletxea.
Sariak eta aintzatespenak
- 2022an Luma Saria jaso zuen, bere bisexualitateagatik eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde emandako laguntzarengatik
Erreferentziak
- «Información sobre Garcia Cortes Cadavid Maria Consolacion, de Barcelona» Directorio de Administradores y Ejecutivos.
- Entrevista a Chelo García-Cortés en 'Telemonegal'. .
- Herrero Estalayo, Berta. (2012-04-20). Cuando todos quisieron ser periodistas. .
- Jordi Anjauma entrevista a Chelo Garcia Cortes en el Trono de sensaciones de 8TV. .
- M. J. A.. (2005-11-14). "Nos pasamos todos un poco por tener audiencia". Ourense.
- «CHELO Gª CORTÉS: “Aunque Isabel Pantoja no me vuelva a hablar, nunca la traicionaré”» Tentaciones de mujer 2012-09-14.
- Jordi Anjauma entrevista a Chelo Garcia Cortes en el Trono de sensaciones de 8TV. .
- «CHELO Gª CORTÉS: “Aunque Isabel Pantoja no me vuelva a hablar, nunca la traicionaré”» Tentaciones de mujer 2012-09-14.
- Chelo García-Cortés: 'La ropa yo la guardo en los armarios, las personas no'. .
- Chelo García-Cortés: ´El corazón no es el género chico si se hace con dignidad´
- Telecinco ficha a Chelo García-Cortés, una histórica del corazón de Antena 3. .
- Telecinco ficha a Chelo García-Cortés, una histórica del corazón de Antena 3. .
- Ortiz, Ana María. (2008-04-13). Yo acuso a la prensa del corazón. .
- Chelo García-Cortés presentó su libro, 'Yo acuso', un acto en el que contó con María Teresa Campos y Jesús Locampos
- Entrevista Chelo García-Cortés: "Rechacé el gabinete de un partido político, creo que un periodista ha de ser libre para expresar sus ideas"
- Varela, Alina. (2020-05-21). «El drama de los padres de Chelo García Cortés» Semana.
- Acevedo, Luisa. (2021-02-10). Chelo García-Cortés se sincera sobre su "noche de amor" con Bárbara Rey, su enemistad con Gemio y el suicidio de su madre. .
- «Adriana Torrebejano revela qué le dijo Chelo García-Cortés al enterarse de que sería ella en 'Cristo y Rey'» Europa FM 03/03/2023.
- «Marta Roca, todos los secretos de la mujer de la vida de Chelo García Cortés» El Español 2019-03-21.