Chatterbot zerrendak
Chatterbot bat hainbat euskarriren bitartez -hots, bat bateko mezularitzarako aplikazioak- pertsona batekin elkarrekintzan aritu daitekeen testu bidezko elkarrizketa agentea da. Horietako batzuk helburu zehatzetarako sortu dira; beste batzuk, aldiz, gai dira gai zabalagoez solas egiteko.
Chatterbot klasikoak
- Dr. Sbaitso
- ELIZA
- PARRY
- Racter (edota Claude chatterbota)
- Mark V Shaney
Chatterbot orokorrak
- Albert One - 1998 eta 1999ko Loebner sariaren irabazlea, Robby Garnerek egina.
- A.L.I.C.E. - 2001, 2002 eta 2004ko Loebner sariaren irabazlea, Richard Wallacek sortua.
- Charlix
- Cleverbot (2010eko Adimen Mekanikoko Lehiaketaren irabazlea)
- Elbot - 2008ko Loebner sariaren garailea, Fred Robertsen sorkuntza.
- Eugene Goostman - 2012ko Turing 100 lehiaketaren irabazlea, Vladimir Veselovek sortua.
- Fred - Lehendabiziko chatterbotetako bat, Robby Garnerek egina hau ere.
- Jabberwacky
- Jeeney AI
- MegaHAL
- Mitsuku - 2013 eta 2016ko Loebner sariaren garailea.
- Rose - Bruce Wilcoxek egina, 3 aldiz irabazi du Loebner Saria.
- SimSimi - 2002ian ISMaker-ek sorturiko adimen artifizialeko elkarrizketa programa ezaguna.
- Spookitalk - Douglas Adamsen Starship Titanic bideo-jokoko EJPetarako (Ezin jokatuzko pertsonaia, ingelesezko NPC: Non playable character) erabilitako chatterbota.
- Ultra Hal - 2007ko Loebner sariaren irabazlea, Robert Medekszak egina.
- Verbot
- Cronus Bot - Innovative Solutionsek egina.
Bat bateko mezularitzako chatterbotak
- GooglyMinotaur
- SmarterChild
- Infobot
- Negobot - Sarean dabiltzan pedofiloak harrapatzeko sorturiko tresna, neskato baten profila imitatuz eta hitz egiten dioten erabiltzaileengandik informazio pertsonala lortzen saiatuz.
Lengoaia Naturala uler dezaketen chatterbotak
- OnlineBotBuilder - Lehenengo Lineako Chatbot Eraikitzailea Microsoften Luis.ai zerbitzurako (2017ko martxotik gaurdaino).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.