Charte d'Alaon
Charte d'Alaon (euskaraz: «Alaonen eskutitza») Eudon Handiaren (715 – 735) oinordekoen genealogia azaltzen duen agiri faltsua da.[1] XIX. mendean Joseph-François Rabanis frantziar historialariak XVII. mendean sortutako engainu bat zela frogatu zuen[2] eta orduko Baskoniako Dukerria eta Nafarroako Erresumaren genealogia erabat belztu zuen.[3]
Charte d'Alaon | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Charte honen esanetan, Akitaniako dukeak Kariberto II.a merovingiarraren ondorengoak ziren. Izan ere, Karibertoren azken semeak (existitu baziren) ezezagunak dira; era berean, Eudon Handiaren gurasoak ere ezezagunak dira. Egoera berean dago Lupo II.a eta ezin da Eudonekin edo merovingiarrekin lotu.
X. eta XIII. mendean agintean izan zen Semero leinua, Charteren aburuz, Lupo II.aren seme baten oinordekoak dira. Litekeena da Lupo II.a eta Xemen I.a aita-semea izatea baina ezin da frogatu hegoaldeko agintariekin inolako harremanik. Are gehiago, akitaniar buruzagien euskalduntasuna zalantzazkoa da. Nafar genealogiak aztertzean, Charles Higounetek "fantasmagorikoak" zirela esan zuen.[4] Charten oinarrituta, Jules Villainek Comminges eta Foixko leinuen eta Lupo II.aren arteko harreman bat proposatu zuen.[5] Tesi hori inkoherente da oso. Zenbait proposamen egin dituzten arren, Lupo II.aren ahaideak (gurasoak, emazteak, seme-alabak) ezezagunak dira.[6]
Erreferentziak
- foixstory.com Charte d'Alaon
- Rabanis, Joseph-François. (1856). Les Merovingiens de Aquitanie, essay historique et critique de la Charte D'Alaon. Paris.
- (Frantsesez) Monlezun, Jean Justin. (1864)..
- Higounet, Charles. (1963). Bordeaux pendant le haut moyen age. Bordele, 44 or..
- Villain, Jules. (1908). La France Moderne, dictionnaire généalogique, historique et biographique. .
- Collins, Roger. (1990). The Basques. Londres: Blackwell Publishing.