Charly García
Carlos Alberto García Moreno (Buenos Aires, 1951ko urriaren 23a), ezagunagoa Charly García izen artistikoaz, argentinar musikaria da.
Charly García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1951ko urriaren 23a (72 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Palermo (Buenos Aires) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, piano-jotzailea, egile abeslaria, margolaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sui Generis (en) PorSuiGieco La Máquina de Hacer Pájaros Serú Girán |
Izengoitia(k) | Charly García eta Casandra Lange |
Genero artistikoa | rock folk rock Rock progresiboa symphonic rock (en) rapa |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa gitarra bateria baxu elektrikoa giltzadia drum machine (en) sintetizadorea Samplerra MIDIa organoa ukelelea |
Diskoetxea | Sony Music Latin |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bizitza
Lau urterekin bazekien pianoa jotzen, eta hamabi zituela, musika klasikoko bakarlari-diploma jaso zuen. Hamalaurekin antolatu zuen bere lehenengo musika-taldea, To Walk Spanish izenekoa, The Beatles eta The Rolling Stones taldeen bertsioak jotzeko. Geroago, Sui Generis taldea sortu zuen, Nito Mestre eta Carlos Piegarirekin batera, eta talde harekin grabatu zituen bere lehenengo diskoak: Vida (1972), Confesiones de Invierno (1973) eta Instituciones (1974). Baina 1975ean, taldea desegin egin zen.
Geroxeago, La Máquina de Hacer Pájaros taldea sortu zuen, eta talde horrekin bi disko kaleratu zituen: La Máquina de Hacer Pájaros (1976) eta Películas (1977). 1978an, beste talde bat sortu zuen: Serú Girán. Talde harekin ez zuen arrakasta handirik izan, baina bost disko grabatu zituen 1982. urtea bitartean. Taldea desegin zenean, beste talde bat antolatu zuen berriro, Andrés Calamarorekin, eta arrakasta handia izan zuen, batez ere Yendo de la Cama al Living abestia ezagutarazi zutenez geroztik. Hurrengo urtean, Fito Páezek hartu zuen Calamaroren lekua teklatuetan. Talde berri horren lehenengo lanak Clics Modernos eta Piano Bar izan ziren.
1986an, beste aldi bat hasi zen Garcíaren musika-karreran. Serú Girán taldeko lagun batekin, Pedro Aznarrekin, Tango diskoa kaleratu ondoren, bakarlari gisa hasi zen lanean. 1987an Parte de la religión diskoa kaleratu zuen, eta geroago, argitaratu gabe zeuzkan abestien bilduma bat argitaratu zuen: Cómo conseguir chica. 1991n, Pedro Aznarrekin batera ostera ere, Tango 4 grabatu zuen, eta urtebete geroago, Serú Giráneko taldekideekin batera, Serú Girán 92. Hurrengo lana opera-rock bat izan zuen: La hija de la lágrima (1994). 1995ean, berriz, Estaba en llamas cuando me acosté plazaratu zuen. 1996an, Say No More argitaratu zuen, berak sortutako izen bereko diskoetxeak ekoitzia, eta geroago, Constant Concept, Mercedes Sosarekin.
1980ko hamarkadan hasi eta gaur arte hainbat errezitaldi eman ditu, bai bakarka eta baita taldean ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charly García |
- (Gaztelaniaz) Charly Garcíaren webgunea last.fm-n