Charlton Heston
Charlton Heston (jaiotzez John Charles Carter; Evanston, Illinois, 1923ko urriaren 4a – Beverly Hills, Kalifornia, 2008ko apirilaren 5a) zinema, antzerkia eta telebistan ibilitako aktore estatubatuar ospetsua izan zen.
Charlton Heston | |||
---|---|---|---|
1965 - 1971 ← Dana Andrews - John Gavin (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | John Charles Carter | ||
Jaiotza | Evanston (Illinois), 1923ko urriaren 4a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Beverly Hills, 2008ko apirilaren 5a (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kalifornia | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia Alzheimerra | ||
Familia | |||
Aita | Russel Whitford Carter | ||
Ama | Lila Charlton | ||
Ezkontidea(k) | Lydia Clarke (1944ko martxoaren 17a - 2008ko apirilaren 5a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Northwestern Unibertsitatea Northwestern University School of Communication (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, ahots-aktorea, idazlea, autobiografialaria, antzerki aktorea, sindikalista, aktorea, gidoilaria eta ekintzaile soziala | ||
Altuera | 189 zentimetro | ||
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | Westerna | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa | ||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
|
Heston ezaguna izan da nagusiki heroiaren paperak egin izatearren, Moisesena eginez "The Ten Commandments" pelikulan, George Taylor koronelarena "Planet of the Apes"-en eta Judah Ben-Hur "Ben-Hur"en, besteak beste, azken honek Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria emanez 1959an.
Bestela, gaztaroan politikoki demokrata liberal izatetik ideologia kontserbadorea edukitzera igaro zen azken urteetan.
Alzheimerren gaixotasunak jota zendu zen.
Filmografia hautatua
- 1950 "Julius Caesar".
- 1952 "The Greatest Show on Earth".
- 1952 "Secret of the Incas".
- 1953 "Arrowhead".
- 1954 "The Naked Jungle".
- 1955 "The Far Horizons".
- 1956 "The Ten Commandments".
- 1958 "Touch of Evil".
- 1958 "The Big Country".
- 1959 "The Wreck of the Mary Deare
- 1959 "Ben-Hur".
- 1961 "El Cid".
- 1963 "55 Days at Peking".
- 1965 "The Agony and the Ecstasy".
- 1965 "Major Dundee".
- 1965 "The War Lord"
- 1968 "Planet of the Apes".
- 1971 "The Omega Man"
- 1972 "Antony and Cleopatra".
- 1973 "Soylent Green"
- 1974 "The Four Musketeers" (1974)
- 1976 "The Last Hard Men"
- 1976 "Midway"
- 1994 "True Lies"
- 1995 "In the Mouth of Madness"
Hautu politikoak
Arrazakeriaren aurkako bere jarrera publikoki adierazi zuen 1960ko hamarkadan, Washington Hirian eskubide zibilen alde egindako manifestazio erraldoian parte hartuz 1963an, Martin Luther Kingen ondoan. Halaber, garai hartan Vietnamgo gerraren aurka azaldu zen.
Hala ere, 1980ko hamarkadan aldaketa nabarmena egin zuen eta ildo kontserbadoreagoari jarraitu zion, besteak beste Ronald Reagan, George H. W. Bush eta George W. Bush presidenteen alde eginez eta National Rifle Association erakundearen presidentea izan zen 1998tik 2003 arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlton Heston |
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |