Charlotte gotorlekua (Lerwick)
Charlotte gotorlekua (ingelesez: Fort Charlotte) Eskoziako Shetlandak uhartediko Lerwick hiriburuan dagoen gotorlekua da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Charlotte gotorlekua | |
---|---|
Gotorlekuaren sarrera Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Shetlandak |
Kokapen fisikoa | South Mainland (en) |
Koordenatuak | 60°09′19″N 1°08′40″W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
SM90145 | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Lehenengo gotorlekua 1652-53 urteetan eraiki zen Lehen Anglo-Holandar Gerra garaian baina haren aztarnarik ez da gelditzen. Bigarren eraikina Bigarren Anglo-Holadar Gerran 1665ean altxatu zen Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoaren aginduz. 1667an oraindik ongi hornitua egon ez arren holandarren flotaren erasoari eutsi egin zion. Hirugarren Anglo-Holandar Gerran ordea 1673an erre egin zuten.
1781ean berreraiki zuten, hau da gaur egungoa eta Jurgi III.aren emaztearen izen aezarri zioten. Honek ez zuen inongo erasori aurre egin beharrik izan. 1837 eta 1875 artean herriko gartzela funtzioa izan zuen eta ondoren aduana izan zen. Gaur egun Historic Scotland erakundearen esku dago.