Charlotte Perrelli
Charlotte Perrelli, Anna Jenny Charlotte Nilsson jaiotzako izenez, (Småland, Suedia, 1974ko urriaren 7a - ) abeslari suediarra da. Hasiera batean Charlotte Nilsson bezala ezaguna, ezkondu eta senarraren abizena hartzerakoan, izen artistikoa ere aldatu zuen. 1999an Melodifestivalen lehiaketa irabazi zuen "Tusen och en natt" kantarekin. Sari gisa Suedia ordezkatu zuen urte hartako Eurovision lehiaketan kantaren ingelesezko itzulpenarekin ("Take Me to Your Heaven") eta irabaztea lortu zuen. 2008an berriro irabazi zuen Melodifestivalen "Hero" kantarekin baina Eurovisionen 18. postua besterik ez zuen lortu.
Charlotte Perrelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Jenny Charlotte Nilsson |
Jaiotza | Hovmantorp (en) , 1974ko urriaren 7a (49 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Anders Engbergs Wizex |
Genero artistikoa | pop musika Disco musika |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group |
charlotteperrelli.com | |
Diskografia
Albumak
- 1999: Charlotte
- 2001: Miss Jealousy
- 2004: Gone Too Long
- 2006: I din röst
- 2008: Hero
- 2008: Rimfrostjul
- 2012: The Girl
- 2013: Min barndoms jul
- 2017: Mitt liv
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.