Charlotte Dujardin

Olinpiar Jokoak

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), bi domina eskuratu zituen hipikan. Zaldi-heziera banaka proban (Valegro zaldiaren gainean), Adelinde Cornelissen alemaniarri (zilarrezko domina, Parzivalen gainean) eta Laura Bechtolsheimer britainiarri (brontzezko domina, Mistral Hojrisen gainean) aurrea hartuz, urrezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Erresuma Batuko taldea osatzen zuten Laura Bechtolsheimer (Mistral Hojrisen gainean), Carl Hester, (Uthopiaren gainean) eta Charlotte Dujardin-ek (Valegroren gainean) urrezkoa lortu zuten.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro, bi domina lortu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Valegroren gainean), Isabell Werth alemaniarri (zilarrezko domina, Weihegold Olden gainean) eta Kristina Bröring-Sprehe alemaniarri (brontzezko domina, Desesperadosen gainean) aurrea hartuz, urrezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Erresuma Batuko taldea osatzen zuten Spencer Wilton (Super Nova II.aren gainean), Fiona Bigwood (Orthiliaren gainean) Carl Hester (Nip Tucken gainean) eta Charlotte Dujardin-ek (Valegroren gainean) zilarrezkoa lortu zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hirugarrenez, bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (Gioren gainean), Jessica von Bredow-Werndl alemaniarraren (urrezko domina, Tsf Daleraren gainean) eta Isabell Werth alemaniarraren (zilarrezko domina, Bella Rose 2ren gainean) atzean geratuz, brontzezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Erresuma Batuko taldea osatzen zuten Charlotte Fry (Everdaleren gainean), Carl Hester (En Vogueren gainean) eta Charlotte Dujardin-ek (Gioren gainean) brontzezkoa lortu zuten.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera banaka.[3]
Valegro
ren gainean.
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[4]
Valegro
ren gainean.
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Zaldi-heziera banaka.[5]
Valegro
ren gainean.
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[6]
Valegro
ren gainean.
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Zaldi-heziera banaka.[7]
Gio
ren gainean.
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Zaldi-heziera taldeka.[8]
Gio
ren gainean.

Erreferentziak

  1. «Charlotte Dujardin» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Charlotte Dujardin» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Zaldi-heziera banaka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  8. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.