Charlotte Abramow
Charlotte Abramow (Brusela, Belgika, 1993ko irailaren 30a) argazkilari eta zuzendari belgikarra da.[1][2]
Charlotte Abramow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brusela, 1993ko irailaren 30a (30 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, film-zuzendaria eta moda-argazkilaria |
charlotteabramow.com | |
Biografia
Charlotte Abramowek zazpi edo zortzi urterekin hartu zituen lehen klixeak, baina argazkilaritzarekiko grina lehen gailua eskuratu zuenean piztu zitzaion, hamahiru urte inguru zituela.
16 urterekin, Paulo Roversi argazkilariak hauteman zuen, 2010eko Arlesko Topaketetan.
Hurrengo urtean, Polka Magazine kazetan argitaratutako artikulu bat idatzi zuen Roversik Abramowen argazkiei buruz: “La fragilité et l’âme d’une guerrière” (emakume gerlari baten hauskortasuna eta arima).
Charlotte Abramow Gobelinseko eskolan sartu zen 2013an, Parisen, eta 2015ean graduatu zen.
Bere argazki-obrak seriotasuna eta absurdua lotzen ditu.
2017an, Angèle bere herrikidearen La Loi de Murphy kantuaren klipa egin zuen, eta, ondoren, abeslari beraren Je veux tes yeux (Zure begiak nahi ditut) bideokliparena.
2018an, klip bat sortu zuen Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, Georges Brassensen Les Passantes abestia erabiliz Christophe Coffrek, Havas taldearen sorreraren lehendakariak, izan zuen ideiaren gainean. Klip horretan egindako bulben eta menstruazioen irudikapen metaforikoaren ondorioz, YouTube plataformak (bertan dago bideoa) 18 urtetik beherakoei debekatu zien. Debeku hori internet zaleen protesten ondoren kendu zen.
Abramowek La Même bideo-kliparekin plagioa egiteaz akusatu zuen Gims et Vianney bikotea, haien bideoklipak antzekotasun asko baititu: "Egitura bera du, estetika bera, kolore pastel koloreko dekoratuak eta, batez ere, erretratu-mota berdinak".[3][4] Maitre Gimsek, berriz, Charlotte Abramow akusatu zuen, eta autore-eskubidea bortxatu izanaz leporatu, Tori Amosen Silent All These Years kliparen sekuentzia bat erabiliz.[5]
Ondoren, bere aita Maurice-ri buruzko liburu-proiektu batean jardun zuen, zeinak minbizia gainditu baitzuen. Obra 2018ko azaroan argitaratu zen.[6]
2019an, beste bideoklip bat egin zuen Angèle-rentzat, Balance ton quoi kanturako.[7]
Argazki-lanak
- 2014: The Real Boobs (eta Nuit de l'année esparruan, Rencontres d'Arles 2015)
- 2015: Metamorphosis (Duy Anh Nhan Duc landare-plastizistarekin lankidetzan)
- 2015: Bleu (Exhibition Magazine)
- 2016: Dear Mother
- 2017: They Love Trampoline
- 2017: Angèle (diskoaren zorroa)
- 2017: Un spectacle drôle, Marina Rollman umoregilearen ikuskizuna (eta zuzendaritza artistikoa)
- 2018: Maurice, Tristesse et rigolade
- sortzen: First Loves (Claire Laffutekin lankidetzan)
- proiektuan: Find Your Clitoris
Filmografia
Klipak
- 2017: La Loi de Murphy, Angèle
- 2018: Je veux tes yeux, Angèle
- 2018: Les Passantes, Georges Brassens (Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko klipa)
- 2019: Balance ton quoi, Angèle
- 2022: Clit Is Good, Suzane
Telebista
- 2021: H24 (telesaila) - 6. atala, "Le Cri défendu"
Goraipamenak
- Weekend Photo Awards 2011: publikoaren saria
- Prix Picto de la jeune photographie de mode 2013: finalista
- Prix Picto de la jeune photographie de mode 2014: lehen saria
- Rencontres d'Arles 2015: Photo Folio Review Awards finalista
- Rencontres d'Arles 2017: aipamen berezia Projet Maurice proiekturako, Photo Folio Review Awards
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20180320044137/https://www.artlimited.net/16666/biography/ Autobiographie sur Art Limited
- https://web.archive.org/web/20180320044137/https://www.artlimited.net/16666/biography/ Autobiographie sur Art Limited
- maitre-gims-et-vianney-accuses-de-plagiat-782829. 26 mai 2018..
- Maître Gims et Vianney accusés de plagiat par Charlotte Abramow pour leur clip "La même". 23 mai 2018..
- Maître Gims réagit à l’accusion de plagiat !. 25 mai 2018..
- Un livre pour immortaliser la vie de son père dans sa lutte contre le cancer. 15 octobre 2018..
- "Balance ton quoi" : rencontre avec Charlotte Abramow, jeune réalisatrice qui monte. 24 avril 2019..