Charles de Foucauld
Charles de Foucauld (Estrasburgo, 1858ko irailaren 15a - Tamanrasset, 1916ko abenduaren 1a) frantses esploratzaile eta misiolaria. Armadako ofiziala zela, esplorazio-bidaia bat egin zuen Marokora (1883-1884). 1886an gudarostea utzi eta Notre-Dame-des-Neigeseko tropan sartu zen (1890). Palestinan, Sirian eta Aljerian egonaldiak egin zituen. Apaiz egin (1901) eta ermitau-misiolari egin zen Saharan, hasieran Beni Abbesen, eta gero Tamanrasseten (1905). Senusiek hil zuten. Rennaissance du Maroc (1888, Marokoren Errenazimentua, Duveryer laguntzaile zuela), eta tuaregei buruzko lanak idatzi zituen: Grammaire et Dictionnaire fançais-touareg, Touareg-français, Poésies touaregs, eta erlijio-liburuak.
Charles de Foucauld | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Eugène de Foucauld de Pontbriand |
Jaiotza | Estrasburgo, 1858ko irailaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Tamanrasset, 1916ko abenduaren 1a (58 urte) |
Hobiratze lekua | El Menia (en) Tamanrasset |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Familia | |
Aita | Édouard de Foucauld de Pontbriand |
Ama | Élisabeth Beaudet de Morlet |
Leinua | Q16034182 |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) lycée Henri-Poincaré (en) |
Hizkuntzak | frantsesa tahaggart tamahaqa Tuareg hizkuntzak |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, esploratzailea, ofizierra, filologoa, misiolaria, geografoa, hizkuntzalaria, itzultzailea, kartografoa, soldadua, apaiza eta eremutarra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Santutegia | |
Abenduaren 1 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa |
Erlijio-ordena | Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena |
2005eko azaroaren 13an beatifikatu zen eta Frantzisko aita santuak santu egin zuen 2022ko maiatzaren 15ean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles de Foucauld |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.