Charles Wright Mills

Charles Wright Mills (Waco, Texas, 1916ko abuztuaren 28a - Nyack, New York, 1962ko martxoaren 20a) soziologo estatubatuarra izan zen.

Charles Wright Mills

Bizitza
JaiotzaWaco (Texas), 1916ko abuztuaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNyack (New York), 1962ko martxoaren 20a (45 urte)
Hobiratze lekuaOak Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaTexas A&M University (en) Itzuli
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Doktoretza
Texasko Unibertsitatea Austinen
Columbia Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)William Humbert Form (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Marylandeko Unibertsitatea  (1941 -  1945)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

cwrightmills.org
Find a Grave: 50898416 Edit the value on Wikidata

Columbia Unibertsitateko irakasle New Yorken, Estatu Batuetako eliteen inguruan egindako hausnarketagatik da ezaguna. Gai hori bi lan hauetan garatu zituen batez ere: The Power Elite (1956) eta White Collar (1951). Garai hartan soziologian nagusi zen eta Talcott Parsons gidatzen zuen korrontearen kontra egin zuen. Korronte horren gehiegizko teorizismoa salatu zuen bere The Sociological Imagination (1961) lanean eta soziologia kritikoaren tradizioaren barruan kokatua izango da.

Gizarte irekiaren ideologia amerikarraren kontra, berak eliteak beste maila sozialekiko duten itxiduraren tesia defendatuko du. Mugikortasun formaren bat garrantzitsua bada Estatu Batuetan, hori, Millsen arabera, hiru botere esparru nagusien inguruan (politikoa, ekonomikoa eta militarra) eliteek beren artean duten zirkulazioa da.


Botereko elitea Estatu Batuetan

Metodologia

Millsek bere ikerketan erabilitako metodoak:

  • Urtekariak eta erregistroak, pertsonen izenak bilatzeko.
  • Pertsona ospetsuen, politikarien, ekonomialarien eta militarren biografiak.
  • Politikarien jatorria eta perfilen inguruko estatistikak.
  • Ogasun aitorpenak.
  • Aldizkari eta egunkarietan ospetsuen inguruko edukiaren analisia.
  • Elkarrizketak funtzionario, militar eta alor pribatuko koadroekin.
  • Elkarrizketak eta behaketak hainbat hiri ertainetan.

Botereko elitearen osaketa eta dominazioa gizarte amerikarrean

Botereko elitea honela definitu zuen: "ahal diren erabaki garrantzitsu guztiak hartzen dituen pertsona multzoa". Gizarte modernoaren erakunde handietan giltzarri diren postuak betetzen dituzten pertsonez osatua dago eta jende arruntarentzat "erabateko ondorioak izan dezaketen erabakiak" hartu ditzakete[1].

XX. mendean botere hiru alorren arteko zentralizazio eta koordinazio prozesu baten gisa ikusten du. Hiru alorretako eliteen elkarren arteko dependentzia geroz eta handiagoa (eliteko politikoa, ekonomikoa eta militarra) "boterearen triangelua" osatzera bultzatuko dute.

Millsen boterearen kontzeptua: botere instituzionala

Bere boterearen definizioa Weberrenaren antzekoa da: "Boteretsuak, beren borondatea beste batzuk kontra egonagatik burutu dezaketenak dira"[2].

Boterearen iturria erakundetara sarbidea da: "inor ezin du boteretsu izan ez badu erakunde handien zuzendaritzara sarbiderik, izan ere, boterearen bitarteko instituzionalen oinarriturik gai dira benetan gizaki boteretsuek beren boterea egikaritzen"[3]. Botere indibiduala botere instituzionalean oinarritzen da.

Boterea instituzioek kontrolatzen dute botere hiru eremu nagusietan (ekonomikoa, politikoa eta militarra).

Kapitalerako, diru-sarreretarako eta aberastasunerako zein prestigiorako sarbidea instituzioek arautzen dute. Botereak eta aberastasunak izaera metagarria dute (gehiago eduki, errazago metatu).

Ezagutzera ematen du boterea eta posizio instituzionalaren arteko harreman estua: boteretsuek beren boterea galtzen dute beren posizioa galtzen dutenean.

Botereko elite kontzeptua

  • Elitea "gizon handiez" osaturik dago, "izan behar duten guztia dutenak, hau da, orokorrean, dirua, boterea, prestigioa eta hauek denak ahalbidetzen dituzten bizimodu guztiak"[2]
  • Erakundeei esker prestigioa, dirua eta aberastasuna jasoak, banatuak eta mantenuak izaten dira.
  • "Botereko elite gisa, zera ulertzen dugu: elkarlotutako presio-talde multzo konplexu baten bitartez, gutxienez nazio mailan garrantzitsuak diren erabakiak partekatzen dituzten zirkulu politikoak, ekonomikoak eta militarrak[4].
  • Badira eliteen homogeneotasuna errazten duten bi faktore:
  1. Faktore sozial eta psikologikoak: Jatorri sozial eta inguru sozial berdina; ikasbide berdina ikastetxe pribatuetan; portaera eta nortasun modu antzerakoak ("tipo sozial homogeneoa"); balore eta interes berdinak; gizarte-klase berdineko partaide izatearen sentimendua; klase kontzientzia; postuen eta posizioen elkartrukea hiru elite moten arteko kideen artean (elite politikoa, ekonomikoa eta militarra).
  2. Faktore instituzionalak: trukeak eta zirkulazioa hiru elite taldeen artean; harreman-sare instituzionalak eta pertsonalak; interes pertsonal eta instituzionalen bat egitea.

Botereko elitearen osaketarako bost pausoak (12 atala)

Lanak

  • 1948 : The new men of power : America's labor leaders
  • 1951 : White Collar: The American Middle Classes
  • 1956 : The Power Elite
  • 1958 : The Causes of World War Three
  • 1959 : The Sociological Imagination
  • 1960 : Listen, Yankee: The Revolution in Cuba
  • 1962 : The Marxists

Hil ondorengo lanak

  • 1963 : Power, politics and people : the collected essays of C. Wright Mills
  • 1966 : Sociology and pragmatism : the higher learning in America
  • 1970 : From Max Weber : essays in sociology


Erreferentziak

  1. Mills, L’élite du pouvoir, 1969, 8. or, 25.
  2. Mills, L’élite du pouvoir, 1969, 13.or.
  3. Mills, L’élite du pouvoir, 1969, 14. or.
  4. Mills, L’élite du pouvoir, 1969, p. 23
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.