Charles William Eliot
Charles William Eliot (Boston, 1834ko martxoaren 20a - Maine, 1926ko abuztuaren 22a) Estatu Batuetako irakaslea izan zen, Harvardeko unibertsitateko lehendakaria 40 urtez. Argitaldaria ere izan zen, eta Harvard Classics, 50 aleetako bilduma argitaratu zuen (1909-1910). Harvardeko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1858an matematika eta kimikako irakasle izan zen bertan. 1867an Europara egin zuen bidaia, hango hezkuntza-sistemak aztertzera. Hartaz argitaratu zituen lanek Harvardeko zuzendarien arreta erakarri zuten, eta lehendakari berri bila ari zirenez, Eliot hautatu zuten lan horretarako 1869an. 1909an utzi zuen kargua; ordurako Harvardeko unibertsitatea ezaguna zen mundu osoan. Eliotek zientzietarako lekua eskatu zuen unibertsitateko ikasgaien artean, gizarte-gaien ondoan.
Charles William Eliot | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1869 - 1909 ← Thomas Hill (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Boston, 1834ko martxoaren 20a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Northeast Harbor (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Samuel Atkins Eliot | ||
Ama | Mary Lyman | ||
Ezkontidea(k) | Ellen Derby Peabody (en) ![]() Grace Mellen Hopkinson (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Harvard College (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, idazlea eta akademikoa | ||
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Hellenic Philological Society of Constantinople (en) ![]() Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
![]() ![]() | |||
![]() |
Bestalde, unibertsitateko ordura arteko diziplina gogorraren kontra agertu zen, eta derrigorrezko ikasgaiak gutxitu egin zituen eta aukerazkoak gehitu. Haren proposamenek eragina izan zuten baita bigarren mailako eskoletan ere, eta hizkuntzak eta matematika sartu zituen eskola horietako ikasgaien artean. Hezkuntzaren eraberritzean eragin handia izan zuten bere lanek: Essays and Addresses (1869-1897), University Administration (1908). 1930ean Henry Jamesek Elioten lanak eta biografia datuak bildu, eta Charles W. Eliot liburuan argitaratu zituen.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles William Eliot ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.