Charles Scott Sherrington

Charles Scott Sherrington (Londres, 1857ko azaroaren 27a - Eastbourne, 1952ko martxoaren 4a) ingeles fisiologoa izan zen. Londres, Liverpool eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Goi-mailako animalien nerbio-sistema aztertu zuen 50 urtez. Erreflexuak organismo osoaren jarduera gisa aztertu beharrekoak zirela frogatu zuen saiakera baten bidez: gihar-sail bati eragiten zaionean, kontrako eginkizuna duten giharren eginkizuna aldi berean eragotzia geratzen da (Sherringtonen legea). The Integrative Action of the Nervous System (1906, Nerbio-sistemaren eginkizun bateratzailea) liburuan zentzumenen organoak aztertu zituen, eta batez ere erreflexuetan eragina zuten nerbioak. Burmuineko eritasunak, paralisiak eta atrofiak sendatzeko garrantzi handikoak izan ziren haren lanak. Hark sortua da neurona hitza. 1932an, Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Edgar Douglas Adrianekin batera.

Charles Scott Sherrington

43. Royal Societyko presidentea

1920 - 1925
Joseph John Thomson - Ernest Rutherford
Bizitza
JaiotzaLondres eta Islington, 1857ko azaroaren 27a
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEastbourne, 1952ko martxoaren 4a (94 urte)
Hobiratze lekuaIpswich
Hezkuntza
HeziketaFitzwilliam College (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Ipswich School (en) Itzuli
Gonville and Caius College (en) Itzuli
St Thomas's Hospital Medical School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMichael Foster (en) Itzuli
John Newport Langley (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)John Farquhar Fulton (en) Itzuli
Wilder Penfield (en) Itzuli
John Carew Eccles
John Farquhar Fulton (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)John Newport Langley (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neurologoa, unibertsitateko irakaslea, patologoa, fisiologoa eta futbolaria
Enplegatzailea(k)Magdalen College
Liverpoolgo Unibertsitatea
Londresko King's College
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Royal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 220513174 Edit the value on Wikidata
Charles Smart Roy and Charles Scott Sherrington (right), at the door of the Old Pathological Laboratory, Cambridge, 1893
Charles Smart Roy eta Charles Scott Sherrington (eskuinean), Cambridgen, 1893an

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.