Charles Rennie Mackintosh
Charles Rennie Mackintosh (Glasgow, 1868ko ekainaren 7a - Londres, 1928ko abenduaren 10a) arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzaile eskoziarra izan zen. Arrazionalismoaren bultzatzaile nagusietakoa, bere herriko modernismoak izan zuen artista nagusietakoa izan zen. The Four taldea osatu zuen beste hiru ikaskiderekin.
Charles Rennie Mackintosh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Townhead, 1868ko ekainaren 7a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Glasgow |
Heriotza | Londres, 1928ko abenduaren 10a (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tongue cancer (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margaret MacDonald Mackintosh (1900 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgow School of Art (en) Allan Glen's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, diseinatzailea, eskultorea, barrualdeen dekoratzailea, handicrafter (en) eta artista grafikoa |
Lantokia(k) | Glasgow eta Ekialdeko Pirinioak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Arts and Craftsa |
Hamasei urterekin, oinarrizko ikasketak amaituta, lanean hasi zen John Hutchinson arkitektoaren bulegoan, eta Glasgowko Arte Eskolan ikasten, gauez. 1889an Honeyman & Keppie eraikuntza-enpresan hasi zen lanean, marrazkilari gisa. Garai hartan zenbait sari irabazi zuen, eta atzerrira joateko diru-laguntza lortu zuen.
Lehendabiziko lan garrantzizkoan, The Glasgow Herald egunkariaren egoitzan (1894), akademizismoaren eta gainerako estiloen aginduak alde batera utzi zituen. 1897an Glasgowko Arte Eskolako eraikin berriak egiteko sariketan lehenengo saria atera zuen. Eskola adreiluzko eraikin xume bat da, fatxadak asimetrikoki banatuak, eta leiho handiak dituena. Bloke handi gotor baten itxurarik izan ez zezan, filigranazko apaingarriak jarri zizkion, burdinazko barrez eginak.
Garaitsu hartan etxeen apaintze-lanak egin zituen (1896-1898); Windyhill landetxea egin zuen Kilmacolm-en (1899-1901), eta Hill House etxea Helensburgh-en (1902-1903). Baina altzariak egiten eta barne-dekorazioan nabarmendu zen batez ere Mackintosh. Fritz Waerndorfer-ek Vienara deitu zuen, musika-areto baten apaintze-lanak egitera. 1902an Turingo Nazioarteko Erakustazokan Glasgowko etxe baterako egina zuen oholtza erakutsi zuen, eta Eskoziako pabilioia egin zuen. Haren azken lana Glasgowko Arteko Eskolako Liburutegiaren alde bat izan zen.
1913an Londresa joan zen, eta altzariak eta oihalak diseinatzen aritu zen buru-belarri. 1923az gero Portvendresen bizi izan zen, Frantzian, akuarelak margotzen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Rennie Mackintosh |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.