Charles Olson
Charles Olson (Worcester, Massachusetts, AEB, 1910eko abenduaren 27a - New York, AEB, 1970eko urtarrilaren 10a) Estatu Batuetako abangoardiako olerkaria izan zen.
Charles Olson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Worcester, 1910eko abenduaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1970eko urtarrilaren 10a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Beechbrook Cemetery (en) |
Heriotza modua | : gibeleko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Wesleyar Unibertsitatea Yale Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Clark Unibertsitatea Connecticuteko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Beat belaunaldia Black Mountain poets (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
Biografia
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo olerkari askorengan eragina izan zuen. Harvard, Radcliffe eta Black Mountain Unibertsitateetako irakaslea izan zen. Olsonen bi lan nagusiak 1960. urte inguruan argitaratu ziren: The Maximum Poems, 38 olerkiz egindako saila, eta The Distances, olerki laburren bilduma. Olerkingintzaz zituen burutapenak Projective Verse (1950) lanean ezagutarazi zituen. Bestalde, Herman Melvilleren Moby Dick lanari buruz egin zuen azterketa kritikoak, Call Me Ishmael (1974), izen handia eman zion.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.