Charles Mackerras
Sir Alan Charles Maclaurin Mackerras (Schenectady, New York, 1925eko azaroaren 17a - Londres, 2010eko uztailaren 14a) australiar orkestra-zuzendaria izan zen.
Charles Mackerras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alan Charles Maclaurin Mackerras |
Jaiotza | Schenectady (New York), 1925eko azaroaren 17a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Londres, 2010eko uztailaren 14a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sydney Conservatorium of Music (en) Sydneyko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, oboist (en) , musikagilea eta musika-zuzendaria |
Lantokia(k) | Praga eta Sydney |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Australian Academy of the Humanities (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | oboea |
Diskoetxea | Pye Records Telarc International Corporation (en) Philips Supraphon EMI |
Estatu Batuetan jaio zen, baina bi urterekin Australiara itzuli zen familiarekin. Zazpi urterekin biolina ikasten hasi zen eta geroago txirula. Musikako ikasketa nagusiak Hegoaldeko Gales Berriko Estatu Kontserbatorioan egin zituen. 1940ko hamarkadan izan zituen lehen lanak, oboea eta pianoa jotzen.
1946an Ingalaterran kokatu zen. Pragan ikasi zuen orkestra zuzendaritza Václav Talichekin. Londresera itzuli zenean, Ingalaterrako Opera Nazionala zuzentzen hasi zen. Galesko Opera Nazionaleko zuzendaria ere izan zen eta Sydneyko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen lehen australiarra izan zen.
Autoritate bat izan zen Leoš Janáček eta Mozarten operetan eta Gilbert eta Sullivanen opera komikoetan. Txekiar musikan ere espezializatu zen.