Charles Le Brun
Charles Le Brun (Paris, 1619ko otsailaren 24a - ibidem, 1690eko otsailaren 22a) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen. Poussinen jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako Académie de peinture et de sculpture delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: Afaria Simonen etxean; Séguier kantzilerra, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen Colbert ministroak. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (Les Saisons, Urtaroak; Alexandroren guduak, Luis XIV.aren historiak) eta Louvreko Museoan (Apoloren galeria) eta Versaillesko jauregian (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.
Charles Le Brun | |||
---|---|---|---|
(1680(e)ko hamarkada) | |||
1664 - 1690 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1619ko otsailaren 24a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1690eko otsailaren 12a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Nicolas-du-Chardonnet (en) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | François Perrier Simon Vouet Nicolas Poussin | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, dekoratzailea, diseinatzailea, artista grafikoa, grabatzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria | ||
Lantokia(k) | Versailles Paris eta Erroma | ||
Enplegatzailea(k) | Gobelins lantegia Garde-Meuble de la Couronne (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie royale de peinture et de sculpture (en) | ||
Mugimendua | Klasizismoa Barrokoa | ||
Genero artistikoa | erretratua erretratua margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa | ||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Le Brun |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |