Charles Lamb
Charles Lamb (Londres, 1775eko otsailaren 10a - Edmonton, 1834ko abenduaren 27a) britainiar idazlea izan zen. 1796an argitaratu zuen bere lehen obra, lau sonetok osaturiko poesia-bilduma bat. Sona handia lortu zuen A Tale of Rosamund Gray narrazioari esker 1798an. 1801. urtean idatzi zuen, drama-idazle isabelinoen ereduari jarraiki, John Woodvil drama. 1807an eman zuen argitara Shakespeareren antzerkian oinarrituriko Tales from Shakespeare (Ipuinak), bere arreba Maryrekin batera idatzi zituenak. 1810-1811 urteetan Shakespeare eta Hogarth idazle britainiarren gaineko saiakerak argitaratu zituen, baina haren obrarik ezagunenak 1820-1825 urte-bitartean Elia izenaz idatzi zituen saiakerak izan ziren, geroago Eliaren saiakerak izenburuko bilduma osatu zutenak. Harenak dira, halaber, ondorengo lanak: The Adventures of Ulysses (1808); Mrs. Leicester´s School (1809); eta Specimens of English Dramatic Poets Who Lived About the Time of Shakespeare (1808).
Charles Lamb | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1775eko otsailaren 10a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Edmonton (en) , 1834ko abenduaren 27a (59 urte) |
Hobiratze lekua | All Saints' Church, Edmonton (en) |
Heriotza modua | : Erisipela |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ's Hospital (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | William Wales |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, antzerkigilea, literatura-kritikaria eta haur literatura idazlea |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Algernon Charles Swinburne |
Izengoitia(k) | Elia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.