Charles Kingsley

Charles Kingsley (Holne, Devon, Ingalaterra, 1819 Eversley, Hampshire, Ingalaterra, 1875) idazle britainiarra izan zen.

Charles Kingsley

Bizitza
JaiotzaDevon, 1819ko ekainaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDevon, 1875eko urtarrilaren 23a (55 urte)
Hobiratze lekuaBeaulieu Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaCharles Kingsley
Ezkontidea(k)Frances Kingsley (en) Itzuli  (1844ko urtarrilaren 7a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondresko King's College
Magdalene College (en) Itzuli
Bristol Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakklerikoa, historialaria, idazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, haur literatura idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaIngalaterrako Eliza
anglikanismoa

IMDB: nm0455504 Musicbrainz: 56d14f75-679d-4f9e-b33f-d095b0620216 IMSLP: Category:Kingsley,_Charles Find a Grave: 4072 Edit the value on Wikidata

Biografia

Apaiz anglikanoa zen. Sozialismo kristaua delakoaren sortzaileetariko bat izan zen. Oso ospetsu egin zen J.H. Newmanekin izan zuen liburu bidezko eztabaida gogorraren ondorioz.

Saiakerak, erakustaldiak, olerki lirikoak idatzi zituen, baina gaur egun eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Yeast (1848, Hartzidura) eta Alton Locke (1850) eleberrietan gai soziala erabili zuen, helburu didaktikoekin.

Eleberri historikoak landuagoak eta biribilagoak dira: West-ward ho! (1885, Mendebal aldera!); Hereward the wake (1866, Hereward zelataria).

Darwinen teoriak garai hartan onartu zituen apaiz bakarretakoa izan zen Kingsley, eta haurrentzako kontakizun batean azaldu zituen: The water-babies (1863, Uretako haurrak).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Kingsley Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.