Charles Haughey
Charles Haughey (irlanderaz Cathal Ó hEochaidh; 1925ko irailaren 16a - 2006ko ekainaren 13a), irlandar politikaria izan zen. Hiru aldiz txandatu ziren agintaldietan zehar Irlandako Errepublikaren Taoiseacha (gobernu burua) izan zen, ibilbide hau zenbait eskandalu politikoen ondorioz ilundu egin zen. IRAko kide-ohi baten semea zen, bai eta Seán Lemassen suhia ere.2006ko ekainaren 13an zendu zen 80 urte zituelarik, bere sendiaz inguratuta eta minbiziaren aurkako borroka batean ostean.
Ohoretua eta mespretxatua, Fianna Fáil Irlandako alderdi politiko ospetsu eta onartuenaren buru zelarik Haugheyk hirutan izan zen Gobernuaren buru. Lehendabiziko bi agintaldietan, 1979 eta 1982 urte bitartean, herrialdea porrot ekonomikoan gelditzeko kinka larrian egon zen. Hurrengo beste bi agintaldietan berriz, 1987 eta 1992 bitartean, herri-gastua modu erabatekoan moztu zuen.
1979an, Fine Gael alderdiko buru aurkaria zen Garret FitzGeraldek Haugheyk "itzelezko handinahikera, bere kaxa Estatua menperatzeko asmoa" izateaz salatu zuen.