Charles Frederick Henningsen

Charles Frederick Henningsen (Eskozia, 1815eko otsailaren 21aWashington, 1877ko ekainaren 14a) idazle eta mertzenario anglo-estatubatuarra izan zen, Lehen Gerra Karlistan, 1848ko Hungariako Iraultzan, Nikaraguan eta Estatu Batuetako Gerra Zibilean ibilitakoa.

Charles Frederick Henningsen

Bizitza
JaiotzaBrusela, 1815eko otsailaren 21a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWashington, 1877ko ekainaren 14a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
gaztelania
alemana
italiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiografoa, soldadua, arms trafficker (en) Itzuli eta idazlea
Zerbitzu militarra
Adar militarraConfederate States Army (en) Itzuli

Find a Grave: 8080930 Edit the value on Wikidata

Lehen Gerra Karlista

Karlistek potentzia absolutisten diru laguntzak jaso zituzten baina ez indar militarrik. Dena den zenbait atzerritar karlistekin lerratu zen bolondres modura. Hauen artean ezagunenetakoa dugu Karl F. Henningsen britainiarra, bereziki Tomas Zumalakarregiren lehenengo biografoa izan zelako.

Henningsen Eskozian jaio zen 1815ean. Karlisten artean 19 urte zituela aurkeztu zuen bere burua bolondres. Zumalakarregiren zalditeriko partaide izan zen, borroka ugaritan ihardunez. 1835ean Elliot Hitzarmena sinatzerakoan diplomatiko britainiarra harritu omen zen karlisten artean eskoziar hura aurkitzean. Zumalakarregiren heriotza ostean Ingalaterrara itzuli zen, bertan karlisten aldeko lana egitearren,

Lan hauen artean koka genezake Zumalakarregiri buruz Londresen 1836an argitaratu zuen liburua: "The most striking events of a twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces". Liburuak arrakasta haundia izan zuen, alemanierara, frantsesera, italierara eta gaztelaniara urte gutxi barru itzuli zelarik. Britainiarren artean eztabaida ugari sortu zuen, Zumalakarregiren figura goraipatu eta karlisten aldeko jarrera nabarmendu baitzuen.

Karlistadaren ondoren beste borroka galduetan parte hartu zuen, hala nola Kaukaso inguruan errusiarren aurka edo Hungariako Kossuthekin austriarren kontra 1849an. Gero Estatu Batuetara jo zuen Walker piratarekin batera Erdialdeko Amerikan estatu esklabista bat sortzeko asmoz. Azkenik Estatu Batuetako Gerra Zibilean ere murgildu zen, noski, hegoaldeko konfederatuen artean ofizial bezala. 1877an hil zen, parte hartu zuen gerra guztietan galdu ondoren.

Henningsen bezala 250 bat atzerritar ibili ziren karlisten lerroetan bolondres modura. Gehienak erregetiar frantsesak, baina baita portugaldarrak, britainiarrak, belgikarrak edo Piamontekoak. Bereziki ezagunak, idatzi zituzten liburuengatik, alemaniarrak -zentzu zabalean-, besteak beste, Schwarzenberg, von Radhen, von Goeben, Lichnowsky edo Dembowsky.

Idazlanak

  • Analogies and Contrasts; or Comparative Sketches of France and England (Londres, 1848).
  • Eastern Europe and The Emperor Nicholas (Londres: T.C. Newby, 1846)
  • “The Emperor Nicholas, His Nobles, Serfs, and Servants,” The New Monthly Magazine. 70. alea (1844): 477-93.
  • “The Emperor Nicholas, His Nobles, Serfs, and Servants” The New Monthly Magazine. 71. alea (1844): 216-31.
  • Kossuth and “The Times.” (Londres, 1851).
  • The Last of the Sophias: a poem (Londres, 1831).
  • The Most Striking Events of a Twelvemonth’s Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces (Londres: John Murray, 1836)
  • The National Defenses (Londres: T.C. Newby, 1848).
  • The Past and Future of Hungary (Cincinnati: E. Morgan, 1852).
  • Revelations of Russia: or the Emperor Nicholas and His Empire in 1844 (Londres: Henry Colburn, 1844)
  • Revelations of Russia in 1846 (Londres: Henry Colburn, 1846)
  • “St. Petersburg and Its Inhabitants,” The New Monthly Magazine and Humorist. 69. alea (1843): 241-59.
  • Scenes from the Belgian Revolution (Londres, 1832).
  • The Siege of Missalonghi (Londres, 1832).
  • Sixty Years Hence: A Novel (Londres: Henry Colburn, 1847).
  • The White Slave; or, The Russian Peasant Girl (Londres: Henry Colburn, 1845).

Erreferentziak

    Kanpo loturak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.