Charles Dickensen Museoa

Charles Dickensen Museoa (ingelesez: Charles Dickens Museum) Londresko Holborn barrutian kokaturik dagoen museoa da, Camden udalerrian. Charles Dickens idazle ezaguna bizi izan zen bertan 1837 eta 1839 artean.

Charles Dickensen Museoa
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaCamden
Koordenatuak51°31′26″N 0°07′01″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1837
ErabiltzaileaCharles Dickens
Catherine Dickens
Mary Dickens (en) Itzuli
Kate Perugini
Frederick Dickens (en) Itzuli
Mary Scott Hogarth (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaGeorgian architecture (en) Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa1356735
Kontaktua
Helbidea48 Doughty Street, London WC1N 2LX, England
Webgune ofiziala

    Historia

    1837ko martxoaren 25ean etorri zen etxe honetara bere emazte Catherinekin ezkondu berritan. Beraiekin batera Charlesen anai gaztea Frederick eta Catherinen ahizpa Mary ere etorri ziren. Berehala haurrak izan zituzten eta 1839ko abenduan etxea txiki gelditu zitzaiela iritzita etxe handiago batetara aldatu ziren.

    Etxe honetan izan zen denbora tartean bost eleberri idatzi zituen:

    • The Posthumous Papers of the Pickwick Club[1]
    • The Adventures of Oliver Twist
    • The Life and Adventures of Nicholas Nickleby
    • The Old Curiosity Shop
    • Barnaby Rudge: A Tale of the Riots of 'Eighty

    Etxea eraistear izan ziren 1923 urtean baina Dickens Fellowship fundazioak erosi eta salbatu egin zuen. 1925 urterako museo gisa ireki zituen ateak.

    Iruditegia

    Informazio praktikoa

    • Helbidea: 48 Doughty Street, London WC1N 2LX
    • Ordutegia: asteartetik igandera 10:00-17:00
    • Metro geltokiak:
      • Russell Square
      • Chancery Lane

    Erreferentziak

    1. Johnson, Holmes..

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.