Charles Booth
Charles James Booth (1840ko martxoaren 30a – 1916ko azaroaren 23a) Britainia Handiko gizarte-ikertzailea, positibista eta erreformatzailea izan zen, ezaguna izan zena XIX. mendearen bukaeran Londresko klase langileari buruzko azterlan filantropiko berritzaileengatik.
Charles Booth | |||||
---|---|---|---|---|---|
1892 - 1894 ← Frederic J. Mouat (en) - Thomas Farrer, 1st Baron Farrer (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Liverpool, 1840ko martxoaren 30a | ||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Leicester, 1916ko azaroaren 23a (76 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Tomb Of Charles Booth, Approx.12M. North Of Nave Of The Church Of St Andrew (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Charles Booth | ||||
Ama | Emily Fletcher | ||||
Ezkontidea(k) | Mary Booth (en) (1871ko apirilaren 29a - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | soziologoa, estatistikaria eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Londres | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Royal Society Royal Statistical Society (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala (Erresuma Batua) | ||||
Haren lanik ospetsuena Life and Labour of the People in London da (Jendearen bizitza eta lana Londresen), lehendabiziko edizioan bi liburukitan argitaratu zena 1889-1891 bitartean, baina hamazazpi liburukitan hirugarren ediziorako, 1902-1903 bitartean. Obra horretan, XIX. mendearen bukaerako Londresko klase langilearen bizitzak eta lanbideak aztertu zituen, eta aberastasuna eta pobrezia mailakatu kalez kale.
Pobreziaz egin ikerketak direla-eta, administrazio sozialaren gurasoetakotzat hartu izan da Charles Booth. Izan ere, haren lanak eragintza handia izan zuen XX. mendearen hasieran pobreziaz hartu ziren politiken gainean, eta lagundu zuen abian jartzen zaharraroko pentsioak eta doako otorduak eskoletan.