Charles Babbage
Charles Babbage (Teignmouth, Devonshire, Britania Handia, 1791ko abenduaren 26a - 1871ko urriaren 18a) matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen, konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuena. Lurrunezko makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen. Konputazio programak exekutatzeko makina analitiko bat diseinatu zuen ere, inoiz eraiki ez zuen arren. Horregatik, Babbage jotzen da lehen ordenagailuaren sortzailetzat.
Charles Babbage | |||
---|---|---|---|
1829 - 1839 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres eta Walworth, 1791ko abenduaren 26a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Heriotza | Marylebone, 1871ko urriaren 18a (79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Georgiana Whitmore (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Peterhouse Totnes Grammar School (en) King Edward VI Community College (en) Trinity College (1810eko apirilaren 21a - | ||
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Arte-masterra | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, informatikaria, asmatzailea, ekonomialaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, astronomoa eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Ada Lovelace | ||
Kidetza | Royal Society Zientzien Bavariar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Royal Statistical Society (en) Analytical Society (en) Royal Astronomical Society Accademia delle Scienze di Torino | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Ada Lovelacek Charles Babbageren makina analitikoa dokumentatu zuen eta Bernouilliren zenbaki-sekuentzia bat sortzeko algoritmo bat martxan jarri zuen makina analitikoan. Horregatik esaten da Ada Lovelace izan zela historiako lehen programatzailea.
Kalkulatzeko makinak diseinatzeaz gain bere bizitzan beste ekarpen zientifiko batzuk egin zituen: kalkulu infinitesimala bultzatu zuen, kriptografian hainbat aurrerapen lortu zituen eta ikerkuntza operatiboa ekonomian aplikatu zuen.
Makina analitikoa eta inprimagailua
Konputagailua buruan zuen Babbagek eta "makina analitiko" deitu zion. Ezaguna egiten zaizkigun bost elementu zeuzkan: 1) sarrera-mekanismo bat, zenbakiak eta jarraibideak sartzeko; 2) kalkuluak egiteko prozesadore bat; 3) kontrol-unitate bat, kalkuluak ordena egokian egiteko; 4) biltegi bat, zifrak erregistratzeko; 5) irteera-mekanismo bat, emaitza inprimatuta emateko.[1]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Babbage |
Planoak egin zituenez Londresko Zientzia Museoaren lan zorrotza egin eta 150 urte geroago, Makina Analitikoa eraiki zuten. Matematikari eta zientzialariaren planoek inprimatzeko unitate bat zutenez hori ere eraikitzen saiatu ziren eta 8.000 pieza mekaniko dituen eta 2,5 tona inguru pisatzen duen makina eraiki zuten, bere funtzioa ondo betetzen duena. Hori dela-eta konputagailu modernoen aitatzat hartu izan da, baita inprimagailuena ere.
Erreferentziak
- Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2010-03-01). «Konputagailu mekanikoen ametsa» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).