Charles Augustin Sainte-Beuve
Charles Augustin Sainte Beuve, (Boulogne-sur-Mer, Frantzia, 1804ko abenduaren 23a – Paris, Frantzia, 1869ko urriaren 13a) idazle eta literatur kritikari frantziarra izan zen.
Charles Augustin Sainte-Beuve | |||||
---|---|---|---|---|---|
1865eko apirilaren 28a - 1869ko urriaren 12a
1844ko martxoaren 14a - 1869ko urriaren 13a ← Casimir Delavigne - John Lemoinne (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Charles-Augustin Sainte-Beuve | ||||
Jaiotza | Boulogne-sur-Mer, 1804ko abenduaren 23a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1869ko urriaren 13a (64 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||||
Familia | |||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycée Charlemagne (en) Lycée Condorcet (en) Bourbon college (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, aforista, poeta, politikaria, katedraduna, literatura-kritikaria, historialaria eta literatura historialaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Liejako Unibertsitatea (1848 - 1849) Collège de France (1854 - 1869) École normale supérieure (1858 - 1861) | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantses Akademia | ||||
Mugimendua | erromantizismoa | ||||
Hogei urte zituela literatura-kritika lanetan hasi zen. 1828an Tableau historique et critique de la poésie française au XVIème siècle (XVI. mendeko frantses poesiaren ikuspegi historiko eta kritikoa) idatzi zuen; ahantzi samarra zegoen Ronsard poetaren obra ezagutarazi zuen obra haren bidez. Hitz lauzko eta neurtuzko obrak eman zituen ondoren: Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829, Joseph Delormeren bizitza, poesiak eta gogoetak), Les Consolations poema-bilduma (1830, Kontsolamenduak) eta Volupté autobiografia-nobela (1834). Obra horien arrakasta faltaren ondoren, kritika-lanei heldu eta liburu garrantzitsuak idatzi zituen ondoren: Port Royal literatura-azterlanak (1840-1859), Chateaubriand et son groupe littéraire (1861, Chateaubriand eta bere literatura taldea). Sainte-Beuveren gutun eta ohar bilduma garrantzitsuak argitaratu ziren, halaber: Les Causeries du lundi (1851-1862, Astelehenetako berriketak), Nouveaux Lundis (1863-1869, Astelehen berriak) eta Mes poisons (1926, Nire pozoiak).
Lan nabarmenak
- Tableau de la poésie française au seizième siècle (1828)
- Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829)
- Les Consolations (1830) (poesia)
- Volupté (1835) (eleberria)
- Port-Royal (1840–1859)
- Les Lundis (1851–1872)
- Causeries du lundi, 15 liburuki (1851–1862)
- Nouveaux Lundis (1863–1870)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Augustin Sainte-Beuve |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |