Charles Adolphe Wurtz
Charles Adolphe Wurtz (Wolfisheim, 1817ko azaroaren 26a - Paris, 1884ko maiatzaren 12a) frantses kimikaria izan zen. Dumasen laguntzaile eta haren ondorengoa izan zen Medikuntzako Eskolan; Sorbonako kimika organikoko lehen katedraduna izan zen. Hidrogenoaren konposatu organikoei, hidrokarburoei eta glikolei buruzko ikerketak egin zituen. Aminak sintetizatu zituen lehena izan zen, eta bere izeneko sintesi metodoa asmatu zuen (1855). "Wurtzen sintesia" hidrokarburoak sintetizatzeko metodoa da, eta Haluro alkilikoa sodio metalikoarekin nahastean datza; nahastura horren bidez, sodio metalikoak molekularen iodoa gainerako osagaietatik bereizten du eta ioduro sodikoa lortzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.