Charles Addams

Charles Samuel Addams, ezagunago Charles Addams gisa, (Westfield (New Jersey), 1912ko urtarrilaren 7a - St. Clare's Hospital (New York), 1988ko irailaren 29a) Ameriketako Estatu Batuetako komikigilea izan zen. Bere lanen ezaugarriak umore beltza eta pertsonaia makabroak ziren. Bere lan ezagunena Addams familiaren inguruko komiki-saila izan zen; lan horietan oinarrituta filmak eta musikalak egin dira.

Charles Addams

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Samuel Addams
JaiotzaWestfield (New Jersey), 1912ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaSt. Clare's Hospital (en) Itzuli, 1988ko irailaren 29a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaCharles Huy Addams
AmaGrace Spear
Ezkontidea(k)Barbara Jean Day (en) Itzuli  (1942 -  1950)
Hezkuntza
HeziketaWestfield High School (en) Itzuli
Colgate University (en) Itzuli
(1929 - 1930)
Pennsylvaniako Unibertsitatea
(1930 - 1931)
Grand Central School of Art (en) Itzuli
(1931 - 1932)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, margolaria, idazlea, marrazkilaria, gidoilaria eta komikigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

charlesaddams.com
IMDB: nm0011623 IBDB: 484646
Find a Grave: 7818711 Edit the value on Wikidata

Biografia

Charles Samuel Addams Westfielden jaio zen, New Jerseyn, Ameriketako Estatu Batuetan. Grace M. (jaia Spears) eta Charles Huy Addamsen semea zen. Philadelphiako Pennsylvaniako Unibertsitatean ikasi zuen. Hango "College Hall"eko arkitekturan inspiratu zen Addams familiaren trama marrazteko.[1] Denbora gutxi eman zuen publizitateko marrazkilari gisa, 1933an The New Yorkeren bere lehen istoriotxoa plazaratu aurretik. Bere umore beltzeko karikaturengatik ospetsu bihurtu zen, itxura txarreko pertsonaien portaera morbidoa irudikatzen baitzuten, batez ere familia normal baten antzeko jarduerak egiten zituen familia makabro bat. Pertsonaia hauek geroago The Addams Family sortzeko balio izan zuten, 1960ko hamarkadako telesail bat, ondoren lau aldiz zinemara eraman zena. Addamsek 1.330 baino gehiago marrazki satiriko egin zituen.

1988ko irailaren 29an hil zen St. Clare's Hospital and Health Center, New York, bihotzekoak izan ostean.[2]

Argitalpenak

  • Drawn and Quartered (1942)
  • Addams and Evil (1947)
  • Afternoon in the Attic (1950)
  • Monster Rally (1950)
  • Homebodies (1954)
  • Nightcrawlers (1957)
  • Dear Dead Days (1959)
  • Black Maria (1960)
  • Drawn and Quartered (1962)
  • The Groaning Board (1964)
  • The Chas Addams Mother Goose (1967)
  • My Crowd (1970)
  • Favorite Haunts (1976)
  • Creature Comforts, (1981)
  • The World of Charles Addams (1991, hil ondorengoa)
  • Half - Baked Cookboo (2005, hil ondorengoa): marrazkien antologia da
  • Happily Ever After: A Collection of Cartoons to Chill the Heart of Your Loved One (2006, hil ondorengoa): marrazkien antologia da
  • The Addams Family: An Evilution (2010, hil ondorengoa)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.