Chantal Akerman
Chantal Anne Akerman (ʃɑ̃tal akɛʁman ahoskatua; Brusela, 1950eko ekainaren 6a - Paris, 2015eko urriaren 5a[1]) zinema zuzendari belgikarra izan zen. Bere pelikulak eguneroko bizitzaren hausnarketa bat dira: identitate femeninoa, elikadura eta sexualitatea, besteak beste. Jeanne Dielman pelikulari esker egin zen famatu. Zineaz gain, literaturan ere aritu zen, hainbat liburu idatziz.
Chantal Akerman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Chantal Anne Akerman |
Jaiotza | Etterbeek, 1950eko ekainaren 6a |
Herrialdea | Belgika Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 20. barrutia, 2015eko urriaren 5a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sonia Wieder-Atherton |
Hezkuntza | |
Heziketa | INSAS (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, unibertsitateko irakaslea, artista bisuala, argazkilaria, artista eszenikoa, argazki-zuzendaria, video installation artist (en) , errealizadorea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Brusela New York eta Paris |
Enplegatzailea(k) | European Graduate School (en) New York Hiriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
Bizitza
Akerman jatorri poloniarreko familia judu batean jaio zen. Bere aitona-amonak eta ama Auschwitzera bidali zituzten, ama bakarrik salbatu zen.
Hamabost urte zituenean bere kabuz filmatzen hasi zen, Akermanek berak azaldu bezala. Hamazortzi urterekin Institut National Supérieur des Arts du Spectacle et des Techniques de Diffusionen sartu zen, zinema eskola belgikarra. Baina laster, ikasketak utzi eta film labur bat grabatu zuen 35mm-tan zuri beltzean aurreztutako diruarekin.
Ibilbidea
1971n Sautte ma ville sariarekin saritu zuten Oberhausen festibalean. Urte horretan New Yorkera bizitzera joan zen 1972rarte. Bertan zinema independentea ikusi zuen eta Babette Mangolterekin hasi zen elkarlanean.
1974ean Belgikara bueltatu ostean, Je tu il elle filmagatik aitortua izan zen, agresioaren inguruko pelikula esperimentala. Jeanne Dielman 1975an argitaratu zuen, eta New York Timesen iritziz, "zinemaren historian feminismoaren lehen maisulana" izan zen. Film honek etxeko langile baten egunerokoa kontatzen du, bere burua prostituitzera behartua ikusten duena bere semearekin bizi ahal izateko.
1991n berriz Nuit et Jour film luzea aurkeztu zuen. Handik aurrera, La mudanza (1992), Contre l'oubli (1992), Portrait d'une jeune fille de la fin des années 60 à Bruxelles (1993), Un divan à New York (1996) edo De l'autre côté (2002) grabatu zituen beste batzuen artean.
Aktore lanetan ibili zen hainbat filmetan eta lau liburu idatzi zituen, Hall de Nuit (1997); Une famille à Bruxelles (1998); Autoportrait, (2004) eta Ma mère rit (2013), haietan idazkera zehatz eta argia erabiliz.
Heriotza
2015eko urriaren 5ean bere buruaz beste egin zuen Parisen, gaixotasun maniako depresibo baten ondorioz. Aurretiaz barnealdian egon zen bere depresioaren diagnostikoagatik.
Literatura-lanak
- 1997 : Hall de Nuit, Paris, L'Arche Éditeur
- 1998 : Une famille à Bruxelles, Paris, L'Arche Éditeur
- 2004: Autoportrait en cinéaste, Paris, Cahiers du cinéma/Centre Pompidou
- 2013 : Ma mère rit, Paris, Mercure de France
Filmografia
Zinema
- 1968 : Saute ma ville
- 1971 : L'Enfant aimé ou Je joue à être une femme mariée
- 1972 : La Chambre
- 1972 : Hôtel Monterey
- 1973 : Hanging Out Yonkers
- 1973 : Le 15/8
- 1974 : Je, tu, il, elle
- 1975 : Jeanne Dielman, 23, quai du commerce, 1080 Bruxelles
- 1977 : News from Home
- 1978 : Les Rendez-vous d'Anna
- 1982 : Toute une nuit
- 1983 : Les Années 80 (dokumentala)
- 1984 : J'ai faim, j'ai froid (Paris vu par... 20 ans après filmaren atala)
- 1984 : New York, New York bis (film laburra)
- 1986 : Le Marteau
- 1986 : Portrait d'une paresseuse
- 1986 : Rue Mallet-Stevens
- 1986 : La Paresse (Seven Women, Seven Sins filmaren atala)
- 1986 : Golden Eighties
- 1989 : Les Trois Dernières Sonates de Franz Schubert
- 1989 : Trois strophes sur le nom de Sacher
- 1989 : Histoires d'Amérique
- 1991 : Pour Febe Elisabeth Velasquez, El Salvador, Contre l'oubli filmaren atala
- 1991 : Nuit et Jour
- 1993 : D'Est
- 1996 : Un divan à New York
- 1997 : Le Jour où (film laburra)
- 1999 : Sud
- 2000 : La Captive
- 2002 : De l'autre côté
- 2004 : Demain on déménage
- 2006 : Là-bas
- 2007 : Tombée de nuit sur Shanghaï, L'État du monde filmaren atala
- 2008 : Women from Antwerp in November (film laburra)
- 2012 : La Folie Almayer
- 2015 : No Home Movie
Telebista
- 1980 : Aujourd'hui, dis-moi
- 1983 : Un jour Pina m'a demandé
- 1983 : L'Homme à la valise (Télévision de chambre bildumarako)
- 1984 : Lettre d'un cinéaste : Chantal Akerman
- 1984 : Family Business: Chantal Akerman Speaks About Film
- 1986 : Letters Home
- 1992 : Le Déménagement, Monologues telesaileko atala
- 1994 : Portrait d'une jeune fille de la fin des années 60 à Bruxelles
- 1997 : Chantal Akerman par Chantal Akerman, Cinéma, de notre temps telesaileko atala
- 2003 : Avec Sonia Wieder-Atherton
- 2009 : À l'Est avec Sonia Wieder-Atherton
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Vicente, Álex. (2015-10-06). «Muere la cineasta belga Chantal Akerman a los 65 años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).