Chanson frantsesa

Chanson (ʃɑ̃sɔ̃ ahoskatua, "abesti") edo chanson française frantsesez egindako genero musikala da, batez ere 1945etik aurrera sortua.[1] Frantziar lirismo tradizionalean oinarritua, bere estiloa sortu zuten anglosaxoiar musikaren eragina gutxitzeko.

Jatorrizko soinuei ekiteaz gain, kanpoko erritmoak ere gehitu zizkioten estilo berriari. Artistarik ezagunenak Charles Trenet, Guy Béart, Jacques Brel, Jean Ferrat, Georges Brassens, Édith Piaf, Charles Aznavour, Barbara, Dalida, Serge Reggiani, Léo Ferré, Michel Orion, Mireille Mathieu eta Serge Gainsbourg izan dira. Egun Mano Solo, Dominique A, Matthieu Chedid, Benjamin Biolay, Jean-Louis Murat, Miossec, Mathieu Boogaerts, Daniel Darc, Vincent Delerm, Maurane, Zaz, Bénabar, Christina Goh, Renan Luce edo Olivia Ruiz kantautoreek estiloa jarraitzen dute.

Erreferentziak

  1. Perrin, Ludovic. (2005). Une nouvelle chanson française. Paris: Hors collection.

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.