Channing Tatum

Channing Matthew Tatum (Cullman, Alabama, 1980ko apirilaren 26a) aktore, dantzari, produktore eta modeloa da.

Channing Tatum

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChanning Matthew Tatum
JaiotzaCullman (Alabama), 1980ko apirilaren 26a (43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Jenna Dewan  (2009ko uztailaren 11 -  2019ko azaroa)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaGaither High School (en) Itzuli
Glenville State University (en) Itzuli
Tampa Catholic High School (en) Itzuli 1998)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, dantzaria, modeloa, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta film-zuzendaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

channingtatumunwrapped.com
IMDB: nm1475594 Allocine: 126186 Rottentomatoes: celebrity/channing_tatum Allmovie: p419915 TCM: 2859179 TV.com: people/channing-tatum
Facebook: channingtatum Twitter: channingtatum Instagram: channingtatum MySpace: channingtatumunwrapped TikTok: channingtatum Musicbrainz: 3c26eb8a-66db-4191-997d-478d22318313 Edit the value on Wikidata

Bere karrera modelo gisa hasi zuen, eta gero interpretazioan sartu zen.

Hainbat filmetan lan egin du; ezagunenak Step Up, 2006; G.I Joe: The Rise of Cobra, 2009; Dear John, 2010; The Vow, 21 Jump Street eta Magic Mike, 2012; 22 Jump Street, 2014 eta Jupiter Ascending eta Magic Mike XXL, 2015.

Bere jatorria Frantzesa, Eskozesa eta Amerikarra da. Berak sei urte zituenean bera eta bere familia Misisipira bizitzera joan ziren. Bera landa eremuan hazi zen.

Channing Tatum txikitatik oso kirolaria zen. Futbol Amerikarra, Beisbola eta Arte martzialak egiten zituen. Berak esaten du, bere eskola garaiko distrazioak neskak izan dira.

Bere nerabezaroa Tampan pasa zuen, hau da, Floridan. Bertan, Gaither High School-en egon zen eta urte bat geroago Tampa Catholic High School-era aldatu zen. 1988an graduatu egin zen. Kirol beka bat eman zioten eta Glenville State College-ra joan zen, mendebaldeko Virginiara. Denborarekin, interesa galdu zuen ikasketetan eta utzi egin zuen.

Bizitza pribatua

2009ko uztailaren 11an, Jenna Dewan-ekin ezkondu zen, Estates Vineyards elizan, Malibun, Kalifornian. Beraien harremana bikote gisa Step Up filma  grabatu ondoren hasi zen, honen protagonistak izan ondoren. 2013ko maiatzaren 31an, beraien lehenengo alaba jaio zen, Evely Elizabeth Maiselle Tatum. 2018ko apirilaren 2an dibortziatu egin ziren.

Ibilbide profesionala

Lehenengo urteak

Channing Tatum aktore izateaz gain, modeloa izan zen. Hainbat iragarkietan agertu da. Dantzari gisa Ricky Martin-en bideoklipean agertu zen.

2001eko urrian, Tear Sheet aldizkariaren 50 aurpegi ederrenetako bat hautatua izan zen. Urte hartan, Beatrice Model agentziarekin kontratua sinatu zuen eta Milanen eta Italiako beste hiri batzuekin lan egin zuen.

Aktorea

Modelo lana utzi eta aktore karrera hasi zuen 2004an. CSI: Miami izan zen bere lehenengo telesaia. Bere lehenengo papera Coach Carter filman izan zen 2005ean. Urte berean, beste film batzuk egin zituen, Supercross, Havoc eta La guerra de los mundosen. Mutila aukeratua izan zen beste film bat egiteko; Mongol filma.

2006an She’s the Man filma egin zuen eta filmak bere debuta egin zuen martxoaren 17an eta arrakasta handia eduki zuen. Fama, Step Up filmarekin lortu zuen. Bere interpretazioarekin sarietarako izendatua izan zen, bertan, Teen Choice Awards -a irabazi zuen. Urte horretan ere, A Guide to Recognizing Your Saints filma egin zuen, 1980an oinarritutako drama bat zen. Berak esan zuenez, bere lehen paper dramatikoa izan zen.

2007an, akzio eta draman oinarritutako Battle in Seattle filman agertu zen. Urte berean, The Trap filman parte hartu zuen. 2008an, Steve Shriver sajentuaren papera egin zuen Sto-Lossla film dramatikoan. Hau, Irakeko gerran egon ondoren etxera itzultzen diren soldaduei buruzkoa zen. Urte hartan, Step Up 2: The Streets egin zuen; non Tyler Gage-ren papera interpretatu zuen.

2009an, Fighting izeneko drama eta akzioko filman agertu zen,  Shawn MacArthur-en papera interpretatuz. 2010ean, John Tyree soldadua interpretatu zuen guerra, drama eta amodiozko Dear John filman; hau Nicholas Sparks-en best seller-an oinarrituta zegoen.

2011an, Indomable (Haywire) thrillerran agertu behar zen. 2012an, Magic Mike komedia estrenatu zen; Channing-ek eta Matthew McConaughey ziren protagonistak. Gizonezkoen striptease-aren munduari buruzkoa zen.

2015eko otsailaren 6ean, Mila Kunis aktorearekin lan egin zuen Jupiter Ascending filman.

Gaur egun 20th Century Fox-en proiektu batean lanean ari da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.