Changsha
Changsha (txinera sinplifikatuz: 长沙, pinyineraz: Chángshā), Hunan probintzian dagoen prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.138.719 biztanle inguru dauzka eta 11.819 kilometro karratuko azalera.
Changsha | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Hunan |
Izen ofiziala | 长沙市 |
Posta kodea | 410000–410999 |
Herriburua | Yuelu Barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°12′N 113°00′E |
Azalera | 11815.96 km² |
Altuera | 63 m |
Demografia | |
Biztanleria | 10.047.914 (2020) 1.893.214 (2018) |
Dentsitatea | 850,37 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0731 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Arezzo, Augsburg, Friburgo, Kagoshima, Kimberley, Saint Paul, Mahiliou eta Malacca (en) |
Matrikula | 湘A eta 湘O (полиция и местные власти) |
changsha.gov.cn |
"Urrezko ChangZhuTan Triangelua" osatzen duten hirietako bat (beste biak Xiangtan eta Zhuzhou dira).
Inguru naturala eta kokapena
Prefektura mailako Changsha hiriaren mugakideak honakoak dira: Yueyang iparraldean, Yiyang ipar-mendebaldean, Loudi mendebaldean, Zhuzhou eta Xiangtan hegoaldean, eta Jiangxi probintzia ekialdean.
Banaketa administratiboa
- Furong Barrutia (芙蓉区)
- Tianxin Barrutia (天心区)
- Yuelu Barrutia (岳麓区)
- Kaifu Barrutia (开福区)
- Yuhua Barrutia (雨花区)
- Liuyang Hiria (浏阳市)
- Changsha konderria (长沙县)
- Wangcheng konderria (望城县)
- Ningxiang konderria (宁乡县)
Klima
Datu klimatikoak (Changsha (1971-2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 9.7 | 14.7 | 21.3 | 26.1 | 29.9 | 33.7 | 33.3 | 28.3 | 23.1 | 17.2 | 11.3 | 21.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 3.4 | 7.8 | 13.7 | 18.4 | 22.4 | 25.3 | 24.9 | 20.3 | 14.7 | 9.0 | 3.4 | 13.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 66.1 | 95.2 | 128.5 | 207.2 | 178.5 | 202.4 | 93.0 | 107.0 | 56.8 | 84.2 | 71.2 | 41.2 | 1331.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 13.6 | 14.0 | 17.8 | 18.8 | 16.3 | 13.3 | 9.7 | 9.9 | 9.8 | 11.1 | 10.2 | 9.4 | 153.9 |
Eguzki orduak | 76.2 | 63.0 | 69.4 | 88.3 | 122.8 | 144.8 | 238.3 | 229.6 | 160.0 | 133.4 | 115.7 | 103.2 | 1544.7 |
Hezetasuna (%) | 83 | 85 | 85 | 84 | 83 | 84 | 77 | 79 | 81 | 81 | 80 | 79 | 81.5 |
Iturria: [1] |
Azpiegiturak
Metroa
Txinako hiri nagusi guztietan bezala, Changshan ere metroa eraikitzeko egitasmoa onartu zen 2007an. Eraikitze lanak 2009ko irailean hasi ziren eta 2015era bitartean lehen eta bigarren lineak zabalduko dira.
Aireportua
Aireportua eraikitzeko lanak 1986ko ekainaren 25ean eta hiru urte beranduago zabaldu zuten. Lehen hegaldia 1989ko abuztuaren 29an egin zen. Bidaiarientzako gaur egungo terminalak 33.000 kilometro koadroko azalera dauka.
Abiadura Handiko Trena
2009ko abenduaren 26an Guangzhou eta Wuhan hiriak batzen dituen 1.000 kilometro luze den trenbidea inauguratu zen. Trenbide horrek tarteko geltokia dauka Changshan, eta bi hiri horietara heltzeko bidaia denbora asko laburtu du.
Hiri senidetuak
|
Ikus, gainera
Erreferentziak
- http://cdc.cma.gov.cn/shuju/index3.jsp?tpcat=SURF&dsid=SURF_CLI_CHN_MUL_MMON_19712000_CES&pageid=3 Txinako Meteorologia Administrazioa
Kanpo estekak
- (Txineraz) Changshako gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |