Changeling (filma)
Changeling (euskaraz Elkartrukea) 2008ko Clint Eastwood estatubatuar zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako drama filma bat da. Angelina Jolie, John Malkovich, Amy Ryan, Geoff Pierson, Jeffrey Donovan, Jason Butler Harner, Colm Feore, Michael Kelly eta Gattlin Griffith aktoreek antzeztu zuten. 1920ko hamarkadan jazotako Winevilleko oilategiko hilketen kasuan oinarritua dago, hartan haurreen hilketa eta elkartrukeak gauzatu ziren.
Changeling (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Changeling |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta misteriozko zinema |
Iraupena | 140 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Wineville Chicken Coop Murders (en) |
Grabazio lekua(k) | Long Beach |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Clint Eastwood |
Gidoigilea(k) | J. Michael Straczynski |
Antzezlea(k) | |
Angelina Jolie (Christine Collins (en) ) John Malkovich Riki Lindhome Michael Kelly Jeffrey Donovan Amy Ryan Geoff Pierson Colm Feore (James Edgar Davis (en) ) Jason Butler Harner (Gordon Northcott) Denis O'Hare Frank Wood Peter Gerety Reed Birney (George E. Cryer (en) ) Gattlin Griffith (Christine Collins (en) ) Dale Dickey Eddie Alderson (en) Joshua Logan Moore Zach Mills Peter Breitmayer Lily Knight Gregg Binkley Devon Gearhart Jen Lilley | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Clint Eastwood Brian Grazer Ron Howard Robert Lorenz |
Konpainia ekoizlea | Imagine Entertainment (en) Malpaso Productions Relativity Media (en) |
Edizioa | Joel Cox (en) Gary D. Roach (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Clint Eastwood |
Argazki-zuzendaria | Tom Stern |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) |
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Angelina Jolie Argazkigintza onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Tom Stern Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak James J. Murakami (en) , Gary Fettis (en) |
changelingmovie.net | |
Bideoa | YouTube |
Hiru Oscar Sarietarako eta zortzi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen. Canneseko Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zen.
Argumentua
1928, Los Angeles. Christine Collins (Angelina Jolie) bere semea aztarnarik laga gabe desagertu berri den ama ezkongabea da. Hilabete batzuk beranduago, poliziak mutikoa topatu berri duela berri emango diote, baina hura ikusi bezain azkar, Christine bere semea ez dela jabetuko da.
Halere, poliziak hura dela hainbeste errepikatu eta gertatutakoarekin hain nahasia dagoenez, mutikoa bere etxera eraman baina poliziari bilaketarekin jarrai dezala eskatuko die. Poliziak nola edo hala kasua itxi eta bere burua zurituz hedabideetan nahiz jendaurrean ikerketa arrakastatsua izan dela azalerazi nahi du, hortaz Christine berearekin jarraitzen duela ikusirik erotzat jo eta iritzi publikoaren aurrean ama axolagabetzat aurkeztuko du. Azkenean, Christinek beregan sinistu eta bere benetazko semea topatzeko ahaleginean lagunduko duen Briegleb (John Malkovich) erreberendoarekin topo egingo du.
Bitartean, desagerketaren kasua argitzeko lanari ekingo dio izen euskalduneko polizia batek, Lester Ybarrak (Michael Kelly).
Aktoreak
- Angelina Jolie: Christine Dunne Collins (1891–1964)
- Jeffrey Donovan: J. J. Jones
- John Malkovich: Gustav Briegleb
- Jason Butler Harner: Gordon Northcott
- Amy Ryan: Carol Dexter
- Michael Kelly: Lester Ybarra
- Geoff Pierson: Sammy Hahn
- Colm Feore: James E. Davis
- Denis O'Hare: Jonathan Steel
Kanpo estekak
- Changeling filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea ikusgai (Ingelesez)