Chanakya
Chanakya (340 urte inguruan jaioa-K.a. 280), baita ere Kautilia bezala ezaguna, Indiako brahman eta idazle hinduista izan zen.
Chanakya | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Kauṭilya or Vishnu Gupta, Kauṭilya, Vishnu Gupta | ||
Jaiotza | Taksila, K.a. 375 | ||
Herrialdea | Maurya Inperioa | ||
Heriotza | Patna, K.a. 283 (91/92 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | sanskritoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, filosofoa, ekonomialaria, irakaslea, astrologoa, aholkularia eta politikaria | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | hinduismoa |
Biografia
Chanakya Chandragupta Mauryaren aholkularia eta ministro izan zen. Chandragupta Maurya dinastiaren sortzailea izan zen eta, Chanakyaren laguntzaz, boterea eskuratu zuen.[1] Chanakya ziur aski Dhanaren, Nanda dinastiaren azken erregearen aholkularia izan zen. Baina biak haserretu ziren eta, horregatik, Chanakyak dinastia berriaren sortzaileari lagundu zion. Horrela azaltzen da, behintzat, Mudra-raksasa, K.a. IV. mendean Vishaka Dattak idatzi omen zuen antzezlan historikoan.
Chankyari kantzilerra eta Chandraguptaren lehen ministroa deitzen zitzaion. Politikaria ekonomiaren aurrekaria izan zen: Ibn Khaldun baino mila urte lehenago ekonomiari buruz idatzi zuen.
Obra
Chanakyari bi lan egozten zaizkio:
- Arthashastra: Liburu honetan Chanakyari lider politiko baten ardurak eta betebeharrak definitzen ditu. Halaberm arazo politiko desberdinak azaltzen ditu: diruaren inguruko politikak, gerra, ongizatea, nazioarteko harremanak.
- Neetishastra: Aforismo bilduma bat da. Espezialista batuzen ustez aurretik idatzitako testuen bilduma izan daiteke.[2]
Erreferentziak
- Roger Boesche: «Kautilya’s “Arthaśāstra” on war and diplomacy in ancient India»; The Journal of Military History, 67 (1): 9-37 or., 2003ko urtarrila, DOI:10.1353/jmh.2003.0006. ISSN 0899-3718.
- https://es.ripleybelieves.com/biography-of-chanakya-great-diplomat-of-ancient-india-6604