Chalchiuhtlicue

Chalchiuhtlicue (nahuatlez chalchiúhuitl-cuéitl, harribitxi-gona, Harribitxizko gonaduna) azteka mitologian lakuen eta ur korronteen jainkosa da. Jaiotzen patroia ere bada, eta paper garrantzitsua betetzen du bataio azteketan. 5 Suge eguna eta 1 Kanabera hilabetea presiditzen ditu.

Chalchiuhtlicue.

Ertamerikar kulturan likidoarekin lotutako pertsonaia femeninorik garrantzitsuenetako bat izan zen. Chalchiuhtlicue kostaldeko nabigazioaren babeslerik garrantzitsuenatzat ere hartu zen antzinako Mexikon.

Ur jainkosa

Mitologia

Bost eguzkien mitoan, berak mundua argiztatu zuen Laugarren Eguzkian, laugarren mundua domeinatzen zuen, Lau Ur aroan. Bere erregealdian zerua urezkoa zen lurrera sekulako euri jasa bezala erori zena jainkosa honen eskutik. Gizakiak arrain bihurtu ziren.

Tlalocen bikotea edo dualtasuna, honekin Tecciztecatlen ama izan zen eta Tlalocana gobernatu zuen. Bere uretako aldean Acuecucyoticihuati bezala ezagutzen da, ozeano, ibai eta mugitzen diren ur guztien jainkosa, baita erditzear dauden emakumeena ere. Xiuhtecuhtliren emaztea izan zela ere esaten da. Batzuetan euriaren jainkosa den Matlalcueitlekin lotzen da.

Artean, Chalchiuhtlicue gona berde bat eramanez eta bere aurpegiaren behealdean lerro beltz labur bertikalak dituela irudikatzen da. Kasuren batzuetan bere gonetatik sortzen den ur korronte batean haur jaio berriak ere ikus daitezke.

Mexikoko zenbait eskuizkributan irudikatua dago, horien artean kolonaurrekoa den Borgia Kodexeko 11 eta 65 plaketan, XVI. mendekoa den Borboitar Kodexaren 5. orrialdean eta Ríos Kodexaren 17. orrialdean. Bere eskulturak, orokorrean harri berdez eginak daude, bere izenari dagokion bezala.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.